25980 - Teknologia Elektrikoaren Oinarriak

DESKRIBAPENA

TESTUINGURUA

Teknologia Elektrikoa, bere adiera orokorrenean, elektrizitatearen aplikazioak aztertzen dituen diziplina da.

Bere diziplina-eremuak, erabilgarritasun praktikoaren ikuspuntu batetik, fenomeno elektriko eta elektromagnetikoen azterketa hartzen du bere baitan. Fenomeno hauek ezagutzaren eta esperientziaren hiru eremu nagusitan daude banatuta:

1.- Aparatu, hargailu eta makina elektrikoen funtzionamendua eta portaera azaltzen duten kontzeptuek eta lege zientifikoek, beraien gain gertatzen diren gertakari fisikoei dagokionez.

2.- Zirkuitu elektriko eta elektronikoen, legeak, teoremak, kalkulu eta portaeraren iragarpenerako oinarriak eta analisi teknikak.

3.- Zirkuituak, aparatu eta makina elektrikoak muntatzeko eta eraikitzeko elementuak: adierazpena, kokapena, normalizazioa, loturak eta ezaugarriak.

Etxeko, zerbitzu eta industrial arloetako edozein ekintzetan, elektrizitatearen aplikazioak oso erabiliak direla eta, edukiek kontzeptuen eta prozeduren kontakizun zorrotz bati erantzuna eman behar diote, horiek baitira elektrotekniko baten pentsatzeko eta egiteko moduen erroak, bere lan eremua edozein izanda ere: ekoizpena, garraioa, transformazioa, kontsumoa (beroketa, errefrigerazioa, argiztapena, indar elektroeragilearen lorpena), automatizazioa, informazioaren tratamendua eta instalazio elektrikoak.

Teknologia Elektrikoaren Oinarrien ariketen ulermenak eta ebazpen egokiak, Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta materia afinetako konplexutasun handiagoko arazoei aurre egiteko ikaslea gai bihurtuko dute.

Horregatik, irakasgai hau, Ingeniaritza Graduan proposatutako oinarrizko gaitasunak lortzeko bidean, tresna baliagarria kontsidera daiteke.

ALDEZ AURREKO EZAGUMENAK

OHARRA:

Azaldutako ordena ez da kronologikoa, irakasgai bakoitza gainditutakoan ikasleak eduki beharko zukeena baizik.

Matematika:

1.- Denbora funtzio sinusoidalak.

a) Balio maximoa, periodoa, maiztasun.

b) Funtzio trigonometrikoak eta bere erlazioak. Sinuak kosinuetara pasatzea eta alderantziz.

c) Funtzioen arteko aurrerapena eta atzerapena.

2.- Deribatu eta integratu.

3.- Operazioak zenbaki konplexuekin.

4.- Matrize kalkulua. Cramer. Ekuazio linealen ebazpena koefiziente erreal eta konplexuekin.

Fisika:

1.- Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

2.- Karga elektrikoa. Eremu elektrikoa. Coulomb-en legea. Material dielektrikoak. Kapazitatea.

3.- Karga elektrikoa eta korronte elektrikoa. Tentsioa. Potentzial diferentzia. Potentzia eta energia aldagai elektrikoen funtzioan.

4.- Eremu magnetikoa eta bere fluxua.

5.- Laplace legea (Korronteen elkarrekintza eremu magnetikoekin).

6.- Lorentz legea bere jatorrizko proposamen gisa.

7.- Faraday-Lenz legea.

8.- Material magnetikoak. Eremu magnetikoaren intentsitatea.

9.- Ampère legea.

 

GAITASUNAK

Zirkuituen teoria eta makina elektrikoen printzipioak ezagutu eta ulertu zirkuitu elektrikoen analisi eta ebazpenean aplikatu ahal izateko.

Zientzia-metodologiaren estrategiak aplikatu zirkuitu eta makina elektrikoekin erlazionaturiko problemak eta egoera berriak ebazteko: azterketa kualitatiboa, hipotesien planteamendua, irtenbide edo ebazpenen lorpena eta emaitzen analisia, zirkuituen teoria eta makina elektrikoen oinarrizko teoremak eta teknikak erabiliaz.

Modu egoki batean komunikatu zirkuituen teoria eta makina elektrikoen oinarrizko printzipio eta prozedurak, eta baita lorturiko emaitza eta ondorioak ere, lengoaia elektrotekniko idatzi, matematiko eta grafikoaren bitartez.

Laborategian taldeka modu eraginkor batetan lan egin, gaitasunak eta ezaguerak integratuz muntai elektriko sinpleak egiteko.

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1.go LAUHILEKOA

1. go Gaia - Osagai idealak zirkuituen teorian. Kirchhoff-en Legeak

Erresistentzia. Induktantzia. Kapazitatea. Zirkuitulaburra eta zirkuitu irekia. Osagai idealak eta errealak. Definizioak. Kirchhoff-en Legeak. Energiaren kontserbazio-printzipioa.

2. Gaia - Korronte zuzena egoera egonkorrean

Korronte zuzena. Osagai idealen erantzuna korronte zuzenean eta egoera egonkorrean. Osagaien elkarketa: erresistentziak, tentsio-iturriak eta korronte-iturriak. Tentsio-zatitzailea. Korronte-zatitzailea.

3. Gaia - Sare-teoremak eta zenbait teknika erabilgarri zirkuituen analisirako

Linealtasun eta gainezartzea. Iturri errealak. Iturrien baliokidetasuna eta transformazioa. Sareen metodoa. Korapiloen metodoa. Millman-en teorema. Thevenin-en teorema. Norton-en teorema. Potentzia maximoaren transferentziaren teorema.

4.Gaia - Korronte alterno monofasikoa

Tentsio eta korronte alterno monofasikoa. Fasore-kontzeptua. Erresistentzia, erreaktantzia eta inpedantzia korronte alternoan. Inpedantzien elkarketa. Zirkuituen teoriaren legeen orokortzea .

5. Gaia - Potentzia sistema monofasikoetan

Potentziaren adierazpena. Zirkuituko osagaien batez besteko potentzia: erresistentzia, harilkatua eta kondentsadorea. Potentzia maximoaren transferentziaren teorema. Potentzia aktiboa, erreaktiboa, itxurazkoa eta konplexua. Potentzia-faktorea. Potentzia- faktorearen hobekuntza.

6. Gaia - Korronte alterno trifasikoa

Sorkuntza. Izar-konexiodun sorgailuak. Triangelu edo delta-konexiodun sorgailuak. Karga trifasikoa. Kennelly-ren teorema edo triangelu-izar transformazioa. Sistema trifasiko orekatua. Potentzia.

7. Gaia - Sare elektrikoa: sarrera. Linea elektrikoen kalkulua

Energia elektrikoaren garrantzia eta interesa. Sare elektrikoaren deskribapen orokorra. Behe-Tentsioko Araudi Elektroteknikoa. Behe-tentsioko lineetako sekzioaren kalkulua BTAE-ren arabera.

8. Gaia - Behe-tentsioko instalazioetako babes elektrikoak

Korronte elektrikoaren arriskua . Arrisku elektrikoaren aurkako segurtasuna. Urrezko arauak . Lur-konexioaren eskemak. Neutro-erregimenak. Babes-gailuak I: Deskribapena. Babes-gailuak II: Babesa; Gainkargak; Zirkuitulaburrak; Hautakortasuna. Lur-konexioa: Etengailu diferentziala.

Laborategiko praktikak:

Praktika 0: Arrisku elektrikoaren prebentzioa. Lan postuaren deskribapena eta erabilpena.

Praktika 1: Oinarrizko neurketak korronte zuzenean eta egoera iraunkorrean.

Gaiak 1-3.

Erresistentziak, polimetroa voltmetro gisa, elikadura iturria, Ohm-en legea, Kirchhoff-en legeak, osagai idealen (R, L eta C) erantzuna korronte zuzena eta egoera iraunkorrean.

Praktika 2: Zirkuitu linealen propietateen egiaztapena

Gaiak 1-3.

Homogeneotasun eta gainezartze printzipioak. Thevenin eta Norton zirkuitu baliokideak. Potentzia maximoaren trasnferentziaren teorema.

Praktika 3: Korronte alternoa monofasikoko zirkuituen analisia.

Gaia 4.

Osziloskopioa, zirkuitu erresistiboa, RL zirkuitua, RC zirkuitua.

Praktika 4: Potentzia sistema monofasikoetan.

Gaia 5.

Potentzien triangelua. Potentzia faktorearen hobekuntza. Kalitate elektrikoaren Fluke. analizatzailea.

Praktika 5: Korronte alternoa trifasikoko zirkuituen analisia.

Gaia 6.

Karga trifasikoa: izarra, triangeulua. Polimetroa, kalitate elektrikoaren Fluke analizatzailea.

Praktika 6: Babes elektrikoak

Gaiak 7, 8.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Donostiako instalazioak bisitatzea.

2. LAUHILEKOA

9. Gaia - Zirkuitu magnetikoak

Materialen ezaugarri magnetikoak. Zirkuitu magnetikoa: definizioa eta motak. Hopkinson-en legea. Zirkuitu magnetiko eta elektrikoen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak. Zirkuitu magnetikoen portaera kitzikapen-motaren arabera. Zirkuitu magnetikoen ebazpena. Sakabanatze-fluxua. Induktore erreala: zirkuitu baliokidea.

10. Gaia - Transformadorea

Sarrera. Transformadore ideala. Transformadorearen ezaugarri izendatuak. Transformadore erreala. Transformadorearen barneko tentsio-jauskera. Erregulazio-tentsioa. Zirkuitulaburreko korrontea. Zirkuitulaburreko tentsio erlatiboa. Transformadorearen errendimendua. Transformadore trifasikoak. Neurketarako transformadoreak.

11. Gaia - Makina asinkronoa

Sarrera. Eraikuntza. Funtzionamendu-printzipioa. Zirkuitu baliokideak. Potentzia-balantzea. Biraketa-momentua. Motor asinkronoen abioa.

12. Gaia - Korronte zuzeneko makina

Sarrera. Eraikuntza. Funtzionamendu-printzipioa eta elikadura-motak. Induzituaren erreakzioa. Konmutazioa. Korronte zuzeneko sorgailuak. Zerbitzu-ezaugarriak. Korronte zuzeneko motorrak. Zerbitzu-ezaugarriak.

METODOLOGIA

Irakasgaia, irakaslearen azalpenen bidez ematen da, teoria eta ariketen saioetan, irakasgaiaren gaitegia eta gomendatutako bibliografia jarraituz. Irakasleria prest izango da beti ikasleen zalantzak argitzeko Zentroko web orrialde ofizialean agertzen diren tutoretza orduen

barruan.

Teoria eskoletan, programatutako gaien teoria oinarriak azaldu eta garatuko dira. Eskola hauek ikaslearen parte hartzea, eztabaida eta analisi kritikoa bultzatzeko helburua duten ekintzekin osatutako azalpen teorikoetan oinarrituko dira.

Ariketa eskoletan, landutako gaiei dagozkien ariketak planteatu eta ebatziko dira. Ikasleak ebatzi beharko ditu, banaka edo taldeka, eskatutako ariketak.

Laborategi ordutegiaren barruan ikasleak eskatutako praktikak egin beharko ditu, eta ekintzari dagokion ebaluazioa entregatu beharko du, kalkulu eta kontsiderazio kritiko egokiekin.

Ikasleriak, kontzeptuak asimilatzeko eta ikasteko, eta proposatutako ariketak ebazteko, modu autonomoan ikasi beharko du.

Ikasleriak, eGela irakaskuntza euskarri birtualean, kontsultarako materiala, egutegia, erreferentziak, ariketak eta praktikak izango ditu.

 

EBALUAZIO SISTEMAK

Ebaluazio Jarraituaren Sistema
Azken Ebaluazioaren Sistema
Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
Kontrolak (%): 20

 

OHIKO DEIALDIA

EBALUAZIO SISTEMA AUKERATZEA:

Ebaluazio jarraituaren sistema (A) lehenetsiko da. Azken ebaluazioaren sistema bidez (B) ebaluatua izan nahi duen ikasleak, irakasgaiaren irakasle arduradunari idatzi bat aurkeztu beharko dio (zentroko sarrera erregistroarekin) ebaluazio jarraituaren sistemari uko egitearen berri emanez. Horretarako, kurtso hasieratik gehienez 18 aste izango ditu (Arautegiaren, II Kap, 8. art.). Eskaera hau egiteak, ordura arte lortutako puntuak galtzea suposatuko du, bai ebaluazio jarraituko ekintzetan zein praktiketan eta kontroletan.

A) EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA.

A.1) Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

- Azterketak: %60

- Lehenengo lauhilekoa: %33,3

- Bigarren lauhilekoa: %26,7

- Laborategiko praktikak: %20 (Lehenengo lauhilekoa)

- Kontrolak (galderak, problemak, etab.): %20

- Lehenengo lauhilekoa: %13,3

- Bigarren lauhilekoa : %6,7

A.2) Deialdiari uko egitea: azterketa egun ofizialeko azken probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du, honek Ez Aurkeztua kalifikazioa ekarriko du.

A.3) Ebaluazio ekintzen deskribapena:

- Idatzizko azterketak: Teoria eta problemak izango dituzte. Azterketa data ofizialetan egingo dira.

- Urtarrila: 1. lauhilekoa liberatzeko azterketa.

- Maiatza: 1. edota 2. lauhilekoak liberatzeko azterketak.

- Laborategiko Praktikak: Praktika bakoitzaren amaieran banakako ebaluazioa egingo da.

- Kontrolak: Kurtsoan zehar aldez aurretik jakinarazitako kontrolak egingo dira (klase orduetatik kanpo)

A.4) Liberatzeko eta gainditzeko baldintzak:

* Lauhileko bat liberatzeko 4 edo gehiago atera beharko da dagokion azterketan. Liberazio hau 2 deialdi ofizialetarako baliagarria izango da.

* Kontrolak edo praktikak egiten ez dituen ikasleak zero bat izango du atal hauetan.

* Azken nota A.1) atalean azaldutako haztapenen arabera kalkulatuko da, beti ere, idatzizko 2 azterketetan lortutako notak 4 edo altuagoak direnean. Bestela, azkeneko notaren batez bestekoa ez da kalkulatuko eta gehienez 4-ko nota batekin kalifikatuko da.

* Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken nota 5 edo handiagoa izatea.

B) AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

B.1) Azken nota osatzen duten atal ezberdinen haztapena ondokoa izango da:

- Azterketak: %80

- Lehenengo lauhilekoa: %46,7

- Bigarren lauhilekoa: %33,3

- Laborategiko proba: %20

B.2) Deialdiari uko egitea: azterketa egun ofizialeko azkeneko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea suposatuko du, honek Ez Aurkeztua kalifikazioa ekarriko du.

B.3) Ebaluazio ekintzen deskribapena:

- Idatzizko azterketak: Lauhileko bakoitzeko bana. Teoria eta problemak izango dituzte. Azterketa data ofizialetan egingo dira.

- Proba praktikoa laborategian: Azterketa data ofizialean egingo da.

B.4) Liberatzeko eta gainditzeko baldintzak:

* Ebaluazio mota hau aukeratzen duen ikasleak, ezin izango ditu lauhilekoak liberatu deialdi batetik bestera.

* Zati praktikoa egiten ez duen ikasleak zero izango du atal honetan.

* Azken nota B.1) atalean azaldutako haztapenen arabera kalkulatuko da, beti ere, idatzizko 2 azterketetan lortutako notak 4 edo altuagoak direnean. Bestela, azkeneko notaren batez bestekoa ez da kalkulatuko eta gehienez 4-ko nota batekin kalifikatuko da.

* Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken nota 5 edo handiagoa izatea.

 

BIBLIOGRAFIA:

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Castellano:

GARCÍA TRASANCOS J. "Instalaciones Eléctricas en Media y Baja Tensión". Adaptado al nuevo RBT #BOE 224, de 18 de septiembre de 2002#. 6ª edición. Paraninfo. 2009. 422 p. ISBN 978-84-283-3190-6.

FRAILE MORA J. "Máquinas Eléctricas". 6ª edición. Madrid: McGraw-Hill Interamericana de España, S.A.U., 2008. 756 p. ISBN 978-84-481-6112-5.

FRAILE MORA J., FRAILE ARDANUY J. "Problemas de Máquinas Eléctricas". Madrid: McGraw-Hill Interamericana de España, S.A.U., 2005. 428 p. ISBN 84-481-4240-3.

V. PARRA et al., Teoría de Circuitos, editorial UNED, Madrid.

G. ROBLES, "Problemas resueltos de fundamentos de ingeniería eléctrica" Paraninfo, Madrid, 2015

J.R. CODGELL, "Fundamentos de Circuitos Eléctricos", Ed. Pentice-Hall, mexico,2000.

J. Mazón y otros "Guia de autoaprendizaje da máquinas eléctricas" Pearson Prentice Hall, 2008.

N. MORENO y otros "Problemas Resueltos de Tecnología Eléctrica" Ed. Thomson Arg., Madrid, 2003.

Euskara:

Z.AGINAKO y otros "Zirkuituen Teoriako 100 Ariketa" Elhuyar, Usurbil, 2007

R. SANJURJO y otros "Zirkuitu elektrikoen teoria" Servicio de publicaciones de la UPV, Bilbao, 2005.

M.A. ZORROZUA y otros " Makina Elektrikoak" Servicio de publicaciones de la UPV, Zarautz, 2007.

J. EPELDE " Makina Elektrikoak" I y II, Ed. Elhuyar, Usurbil, 1997

J. Mazón y otros "Makina elektrikoak oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioak " UPV/EHU 2012

English:

M. Wang, Understandable electric circuits, IET 2010, eISBN: 9781849191142

J. Bird, Electrical circuit Theory and Technology (2nd Edition). Newnes 2003, ISBN 0 7506 5784 7

Stephen J. Chapman, Electric Machinery Fundamentals (5th Edition). McGraw-Hill, 2012. ISBN 978-0-07-352954-7.

A. Hambley, Electrical Engineering: Principles & Applications, 6th Edition. Pearson 2014. ISBN 9780133116649

GEHIAGO SAKONTZEKO BIBLIOGRAFIA

Castellano:

DORF, R.C. "Circuitos Eléctricos: introducción al Análisis y diseño". Marcombo

EDMINISTER, J.A. "Teoría y problemas de circuitos eléctricos". McGraw-Hill

NILSSON, J. "Circuitos eléctricos". Addison-Wesley Iberoamericana

VAN VALKENBURG. "Análisis de redes." Limusa

REBT Edición Comentada y Textos Técnicos Complementarios de Asea Brown Boveri SA

GONZÁLEZ MARTÍN y otros, "Prácticas de Laboratorio de Máquinas Eléctricas". C.P. EUITI, Bilbao, 1984.

A. GOMEZ EXPOSITO, "Análisis y operación de sistemas de energía eléctrica", McGraw-Hill, 2002. ISBN 84-481-3592-X.

Euskara:

I. Albizu et al., Energia elektrikoaren sorkuntza, UPV/EHU 2014, ISBN 978-84-9860-905-9

A. Etxegarai, Teknologia elektrikoa, UPV/EHU 2012, ISBN 978-84-9860-671-3

K. Sagastibeitia et al., Zirkuituak. Laborategiko praktikak, UPV/EHU 2009, ISBN 978-84-692-5970-2

J. M. Sanchez Losada, Sare elektrikoen proiektuak, UPV/EHU 2007, ISBN 978-84-690-4991-4

English:

P.C. Sen, Principles of Electric Machines and Power Electronics (2nd Edition). John Wiley & Sons, 1997. ISBN 0-471-02295-0.

J. F. Gieras, Advancement in Electric Machines, Springer 2008, e-ISBN: 978-1-4020-9007-3

H. Kwanty and K. Miu-Miller, Power System Dynamics and Control, Springer 2010, e-ISBN 978-0-8176-4674-5

WEB HELBIDEAK

- Euskal Herriko Unibertsitatea: www.ehu.es

- Gipuzkoako Ingeniaritza eskola: www.politeknikoa.ehu.es

- Ingeniaritza Elektrikoko Saila: www.ingeniaritza-elektrikoa.ehu.es

- UNE Arauak: www.aenor.es

- Gipuzkoako Perito eta Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofiziala: www.copitig.com

- ABB Behe-Tentsioko Produktuak eta Aplikazio Yeknikoetako Koadernoak: www.abb.es/bajatension

- Schneider electric: http://www.schneider-electric.es/es/

- REE http://www.ree.es/es/

- IBERDROLA https://www.iberdrola.es/inicio

- ENDESA http://www.endesa.es/

- ORMAZABAL http://www.ormazabal.com/es

- INGETEAM http://www.ingeteam.com/

- ZIV https://www.ziv.es/es/