25995- Tresneria Elektronikoa

DESKRIBAPENA

Tresneria elektronikoa mundo errealeko edozein magnitude fisiko edo kimiko neurtzeaz (temperatura, argia, indarra, etab) arduratzen den teknologia elektronikoaren atala da. Magnitude fisiko hauek magnitude elektrikoetara bihurtzeko seinale egokitzaileak erabiliko dira monitorizazio eta kontroleko sistema batentzat egokia den informazioa eskeintzeaz arduratuz, langile batentzat edo aurrez aipatutako sistementzat ulergarria izan dadin. Horretarako sentsore elektronikoei esker eta beraiekin bat doazen seinale egokitzaileekin inguruan existitzen diren magnitude desberdinak neurtzea ahalbidetzen dute, modu honetan kontroleko sistema elektronikoak modu errezean erabili daitezke.

Tresneria elektronikoren aplikazio lan eremua, industriarekin lotuak doazen zenbait ekintzatan parte hartzen du, non elektronikaren partehartzea ugaria den (Edozein produkzio sistema automatizatua horren erakusgarri da). Eguneroko bizitzan diziplina honen erabilera ohizkoa da. Gaur egungo automobiletan elektronikaren partehartzea edo gure etxebizitzako elektratresnatan eta babes osagaietan.

Irakasgai honetan ikasleak garatuko duen lanarekin, eremu industrialeko sentsore elektronikoei buruzko ezagutza gaitasuna emango dio, ala nola sentsoreek jasotako seinaleen egokitzapenarekiko.

Tresneria elektronikoa irakasgaia; Elektronika Industriala eta Automatika Graduaren 3º mailako derrigorrezkoak diren irakasgaietako bat da. Irakasgai honen jarraipen egoki bat egiteko, gomendagarria da 2º mailako Elektronika Industriala irakasgaia gainditua edukitzea, bertan ikasitako zirkuitu elektronikoen diseinu eta aplikazioetan oinarrituz eraikitzen bait da Tresneria Elektronikoa. Modu honetan sistema elektronikoen diseinu eta aplikazioen ezagutza garatzen da, Tresneria elektronikoaren kasuan mundu errealeko aldagai fisikoen neurketak bideratuz. Irakasgai honek 3º mailako gainontzeko irakasgaiekin erlazio estua du, denen artean Elektrokika Industrial eta Automatikako Ingeniari batentzat beharrezkoak diren ezagutzen nukleoa osatzen bait dute.

 

GAITASUNAK

Gaitasunak:

- Tresneria Elektronikoaren ezagutza aplikatua.

- Tresneria Elektronikoarekin erlazionatuak dauden sistema elektronikoak diseinatzerakoan gaitasuna.

Ikastearen emaitzak:

- Prozesu desberdinen kontrol eta monitorizazioan gehien erabiltzen diren sentsoreen ezagutza.

- Prozesuen kontrol eta monitorizazioan erabiltzen diren sarrera-irteera seinale egokitzaile etapen azterketa eta diseinua.

- Aplikazio bakoitzerako egokienak diren tresneriako gailuen ezaugarrien ebaluaketa arrazonatua (sentsorea/hardwarea) aukeraketan gaitasuna izateko.

- Data eskurapeneko sistemen ezagutza, beraien oinarriak ulertzeko eta beraien garapen teknologikoa jarraitzen gai izateko.

- Elektronika Industrialean erabiltzen diren ohizko tresneriaren erabilerarako gaitasuna eta irizpideak. Tresneria elektronikako laborategian saiakera teknika esperimentaletan gaitasuna.

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1 Gaia: Instrumentazio Elektronikora sarrera

Instrumentazio Elektronikoaren lan esparruan zein den ikasiko da, sistema elektronikoen diseinu orokorraren inguruan bere kokapena ulertuz eta bere lan eremu anitza nabarmenduz. Aldi berean Instrumentazio Elektronikoaren gaur egungo garapen lerro desberdinak aurkeztuko dira.

2 Gaia: Transduktoreak

Gaur egun merkatuan existitzen diren transduktore mota desberdinen ezaugarriak zehaztasunarekin aztertu eta ikasiko dira, prozesu industrial desberdinetan agintzen duten aldagai nagusienen neurketetarako beharrezkoak .

3 Gaia: Seinale egokitzapena

Gai honen helburua transduktoreek jasotako seinalearen kalitate hobekuntza da. Horretarako instrumentazio elektronikoan erabilienak diren seinale egokitzaileak ala nola transduktore batzurentzat espezifikoak diren soluzio batzuk ere ikasiko dira.

4 Gaia: Seinaleen iragazketa analogikoa

Ikasleak iragazki analogikoen metodología ikasiko du beraien konfigurazio desberdinetan (PL, PH, PB eta Notch) ala nola aplikazio teknologiko erreal desberdinetarako iragazki hoien erabilgarritasuna.

5 Gaia: ADC eta DAC bihurketak. Data eskurapen sistemak.

Prozesu industrial desberdinen kontrol eta monitorizaziorako PC-an oinarritutako sistemak daude, hauek berriz bihurketa analogiko-digital eta digital-analogikotan oinarriturik daude. ADC-en aurretik beharrezkoak diren S&H eta iragazkiak ala nola DAC-en ondorengo iragazki berreraikitzaileak. Aldi berean data eskurapen sistemen sarrera egingo da beraien egitura eta ezaugarriak azpimarratuz.

 

METODOLOGIA

Magistraleko eskolatan irakaslearen aldetik azalpenak irakatsiko dira, oinarrizko kontzeptu teorikoak modu naturalean asimilatu daitezen. Aldi berean metodología aktiboa erabiliko da gai bakoitzean garatu beharreko ariketak eginaz. Ariketa hoien garapena, banaka edo taldeka egingo dira, modu horretan irakasgaiaren ezagutzan sakontzen lagunduko duelarik. Laborategiko praktikatan irakasgaian ikusten diren neurketa teknika desberdinen lan experimentalak garatuko dira, trebetasuna eta gaitasuna eskuratzeko. Guzti honekin ikasleak irakasgaiaren ezagutza eta hobetzeko moduak barneratzea lortu nahi da.

 

EBALUAZIO SISTEMAK

Ebaluazio Jarraituaren Sistema
Azken Ebaluazioaren Sistema
Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

 

OHIKO DEIALDIA

Ikasle guztientzako ebaluazio metodoa mistoa izango da, eta hiru ítem izango ditu: 1) azken notaren (70%) azterketa teorikoari elkartua, 2) azken notaren (15%) laborategiko praktiketara etortzea eta aprobetxamendu gogotsua. Eskolak jarritako ordutegietan laborategiko praktiketara etortzea derrigorrezkoa da eta 3) azken notaren (15%) entregatzeko bakarkako lana (ariketak, irakaslearen zuzendaritzapean zailtasun handiagoko lanak). Lanen entrega irakasleak seinalatutako datatan nahitaezkoa da.

Nahitaezkoa da aurrez aipatutako hiru itemak modu independentean gainditzea irakasgaia gainditu ahal izateko. Baldintza hau betetzen ez bada, irakasgaia ez da gaindituko eta azken emaitza hiru itemetan lortutako baxuenaren berdina izango da.

Hiru itemetan lortutako emaitzak ezohizko azterketararte gordeko dira. Nahitaezkoa da atal bakoitza bere aldetik gainditzea irakasgaia gainditu ahal izateko. Azken emaitza hiru itemetan lortutako emaitzen baturagatik lortuko da.

Item bakoitza bakarka gainditzen bada, irakasgaiaren azken emaitza hiru itemen baturatik lortuko da.

Laborategiko praktikak edo/eta entregatzeko lanen itemak gainditu ezkero, bertan lortutako emaitzak ezohizko azterketararte gordeko dira.

Laborategiko praktiketara EZ ETORTZEA edo/eta proposatutako lanak hemandako datatan EZ ENTREGATZEA irakasgaia EZ GAINDITZEA suposatuko du, ikasleak irakasgaiaren azterketan lortu dezakeen emaitzetik independenteki (Azken emaitza = 1 puntu).

Ikasle batek azken ebaluaketa froga egiteko eskubidea izan dezan, irakasgaiaren teoriako irakasleari lauhilabetekoaren lehen bederatzi asteetan inprimatutako idatzi sinatu bat aurkeztu beharko dio, azken froga hau egiteko asmoa adieraziz. Azken froga honek irakasgaiari dagozkion ezagutza eta konpetentziak guztiak ebaluatuko ditu eta ondorengo ataletan banatuko da: a) Deialdi ofizialeko datan, bakarkako lan bat entregatu beharko da (15%), lan horren buruzko xehetasunak aurrez aipatutako inprimatutako idatzi sinatua aurkezterakoan emango zaielarik, b) Laborategiko praktika bat gauzatzea, bertan irakasgaiko teknika esperimentalen aplikazioei buruzko ezagutzak balioztatuko delarik (15%) eta c) (70%) Idatzitako azken froga.

Irakasgairen deialdira uko egiteko, edozein deialdian, azken frogara ez aurkeztearekin nahikoa izango da, bere nota ez aurkeztua izango delarik.

 

BIBLIOGRAFIA:

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

- Pérez M. A., Álvarez J. C., Campo J. C., Ferrero F. J., Grillo G. J., Instrumentación Electrónica, Ed. Thomson, 2004.

- Pallas Areny R., Sensores y acondicionadores de señal, Ed. Marcombo, 1998.

- J. Díaz, J. A. Jiménez y F. J. Meca, Introducción a la electrónica de medida, Univ. de Alcalá, 1998.

- M. H. Rashid, Circuitos microelectrónicos. Análisis y Diseño, Ed. Thomson, 2002.

GEHIAGO SAKONTZEKO BIBLIOGRAFIA

- Fraden J., Handbook of Modern Sensors: Physics, designs and applications, Ed. Springer, EEUU, 2003

- S. A. Pactitis, Active filters. Theory and design, CRC Press, 2008

- W. de Silva, Sensors & Actuators, CRC Press, 2007

ALDIZKARIAK

- Mundo electrónico

- Revista Española de Electrónica

- IEEE Instrumentation & Measurement, Magazine (IEEE)

WEB HELBIDEAK

 

- www.sensorsportal.com

- www.sensorsmag.com

- www.ti.com

- www.amidata.es

- es.farnell.com

- www.ni.com

- www.circuitcellar.com

- www.ieee-ims.org