25998- Robotika

DESKRIBAPENA

Irakaskuntza planean ez dago inongo aurre-baldintzarik Robotika irakasgaia ikasteko. Hala ere, irakasgaiaren gaitasunak lantzeko gomendagarria da hurrengo irakasgaiak gaindituak izatea: Informatikaren Oinarriak (1. ikasturtea) eta Industria-Elektronika (2. ikasturtea).

Arlo profesionala kontuan hartuz, irakasgaia graduatuek bere bizitza profesionalean prozesu anitzetan aplikagarria den teknologia horizontal hau integratzeko behar diren gaitasunak lortzeko ardaztuta dago. Eremu honetan kontsidera litezkeen aktibitate-esparruak hurrengoak dira: Ekoizpenerako Prozesu Automatikoen Kudeaketa, Bulego Teknikoen Zuzendaritza, Energiaren Kudeaketa eta Kontrola, Sistema Adimentsuak, Segurtasuneko Sistema Integratuen Koordinazioa, Mantentze Buruzagitza, Fabrikaziorako Ekipamenduak, Makina Elektrikoak, Robotika, Ikerketa eta Garapena, etab.

 

GAITASUNAK

Robotizatutako sistemen aplikazioak eta oinarrizko ezagutza.

Robotizatutako sistemen modelizazioa eta diseinua egiteko ahalmena eta ezagutza.

Robotizatutako sistementzako kontrol-sistemak diseinatzeko eta aztertzeko ahalmena.

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Gaia: Sarrera

2. Gaia: Aplikazioak

3. Gaia: Roboten programazioa

4. Gaia: Roboten morfologia

5. Gaia: Kokapen espaziala

6. Gaia: Roboten ereduztapena

7. Gaia: Roboten kontrola

8. Gaia: Robotika aditua

 

METODOLOGIA

Metodologia aktiboak jarraituko dira, hain zuzen, problemetan eta proiektuetan oinarritutako irakaskuntza. Alde batetik, klase magistraletan landutako kontzeptuak barneratzeko, problema errealak planteatuko dira irtenbidea emateko. Beste aldetik, laborategian problema erreal konplexuagoak proposatuko dira (proiektuak).

 

EBALUAZIO SISTEMAK

Ebaluazio Jarraituaren Sistema
Azken Ebaluazioaren Sistema
Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Test motatako proba (%): 20
Banakako lanak (%): 10
alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
Bertaratzea (%): 10

 

OHIKO DEIALDIA

Ikasgaian bi ebaluaketa metodologia daude: ebaluaketa jarraitua eta bukaerako ebaluazioaren sistema. Ikasturtearen zehar ebaluaketa jarraitua egingo da, ikasleak ebaluaketa jarraituari uko egin nahi badio bukaerako ebaluazioa egiteko, indarrean dagoen araudian azaltzen den moduan eta epearen barruan eskatu beharko du. Ikasgaian bai zati teorikoa bai zati praktikoa ebaluatuko dira, bakoitza bere aldetik.

Ebaluaketaren puntuazioen banaketa zera da:

- Zati teorikoa: teoriako kontrola: %20.

- Zati praktikoa: lanak, galderak eta ariketak entregatzea: %10.

- Zati praktikoa: laborategiko txostenak, lanak, eta aurkezpenak entregatzea: %70. Laborategira etortzea (notaren %10-a), eta laborategiko praktiketan proposatutako lan guztiak egitea (notaren %50-a) eta aurkeztea (notaren %10-a) derrigorrezkoa da. Egiten ez badira, bukaerako azterketa praktikoa egin beharko da.

Edozein kasutan, irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da nola zati teorikoa hala zati praktikoa gainditzea, bakoitza bere aldetik, eta zati bat gainditzeko, zati horretan egiten diren proba guztiak gainditu behar dira. Zati bat (teorikoa edo praktikoa) gainditzen bada eta bestea ez, Suspentso-ko kalifikazioa jarriko da.

Ikasle batek ikasgaiaren zatiren bat (teorikoa edo praktikoa) ohiko deialdian gainditzen badu bakarrik eta bestea ez, gainditutako zati osoa ikasturteko ez-ohiko deialdira arte gordeko da.

Ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak (Ez Aurkeztua izateko), uko egite hori ondorengo edozein eratara egin ahal izango du:

1.-Uko egitea adieraziz e-maila edo paperezko idatzia bidaliz irakasgaiko irakasleari azterketen garai ofiziala hasi baino gutxienez hamar egun lehenago.

2.-Klaseetara joaten ez bada.

3.-Eskatutako laborategiko lan eta praktika guztiak egiten eta entregatzen ez badira.

4.-Azterketak egiten ez badira.

Praktiketako klaseetan jarrera aktiboa eta arduratsua eskatzen da. Klasean ezin dira gailu mugikorrak erabili. Klasearen jarraipena oztopatuz gero, zati praktikoaren puntuazioa galdu daiteke.

 

BIBLIOGRAFIA:

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

- Fundamentos de Robótica, Barrientos y cols., Ed. McGraw Hill,1997

- Robótica Industrial, G. Ferraté y cols., Ed. Marcombo, 1986

- Robotica: Manipuladores y Robots Móviles. A. Ollero. Ed. Marcombo

- Craig, J.J., 1989, Introduction to robotics, mechanics and control (2nd Ed.). Addison-Wesley, Reading, MA

- Control de Manipuladores Robóticos. Oscar Barambones. Apuntes del profesor.

- Building Robots with lego Mindstorms, M. Ferrari, G. Ferrari, R. Hempel. Syngress publishing.

GEHIAGO SAKONTZEKO BIBLIOGRAFIA

- Robótica: Control, Detección, Visión e Inteligencia. Fu González Lee. Ed. McGraw-Hill, 1988.

- Introduction To Robotics. Phillip John McKerrow. Ed. Addison-Wesley, 1993.

- Spong, M.W. and Vidyasagar, M., 1989, Robot dynamics and control. John Wiley, New York

- Etxebarria v., 1999, Sistemas de control no lineal y robótica., Servicio Editorial de la UPV/EHU. Bilbao

ALDIZKARIAK

- Cambridge Journals Online - Robotica

- Automatica.

- International Journal of Humanoid Robotics

- Robotics & Automation Magazine, IEEE

- Robotics and Autonomous Systems - Elsevier

- Journal of Robotics and Mechatronics

- The International Journal of Robotics Research

- International Journal of Control

- IEEE Transactions on Robotics

WEB HELBIDEAK

- http://www.roboticaeducativa.com

- http://www.webdearde.com

- http://www.infoplc.net/Enlace/Enlaces_ROBOTICA.htm

- http://www.cea-ifac.es/wwwgrupos/robotica/index.html

- http://www.ai.mit.edu/projects/humanoid-robotics-group/

http://www.education.rec.ri.cmu.edu/previews/robot_c_products/teaching_rc_lego_preview/teaching_rc_lego_print_preview.htm