26000- Industria Automatizazioa

DESKRIBAPENA

Industria Automatizazioa fabrikazio prozesuen hobekuntza helburutzat duen ingeniaritza diziplina da. Besteak beste, prozesuen kalitatea, kostua eta eraginkortasuna hobetzeko sistema elektronikoak, mekanikoak, pneumatiokoak, hidraulikoak edo hauen konbinaketak erabiltzen ditu. Beraz, diziplina anitzeko irakasgai honek ikasleak industria inguruneetan automatizazio proiektuak garatzeko gai izatea bilatzen du.

Industria 4.0-ak definitzen duen industria ingurune berrian Industria Automatizazioa giltzarri bihurtzen da, bere eginkizuna ezinbestekoa izanik enpresen lehiakortasuna indartzeko. Hori dela eta, agerikoa da ikuspegi berri honetatik automatizazio proiektuak garatzeko gaitasun egokiak dituzten langileen beharra dagoela.

ALDEZ AURRETIKO BALDINTZAK:

Industria Automatizazioak beste hainbat irakasgaitan lortutako gaitasunak eta ezaupideak behar dituen diziplina anitzeko irakasgaia da. Hortaz, ondorengo irakasgai hauek egin izana gomendatzen da:

2.Kurtsoa:

- Industria Elektronika.

- Automatismoak eta Kontrola.

3.Kurtsoa:

- Elektronika Digitala.

- Industria Informatika.

- Erregulazio Automatikoa.

GAINONTZEKO IRAKASGAIEKIKO KOKAPENA:

Diziplina anitzeko irakasagaia denez, 3.kurtsokoak ere diren beste irakasgaietako gaitasunak, ezaupideak eta trebetasunak integratzen ditu. Esate baterako:

- Sistema Elektroniko Digitalak.

- Tresneria Elektronikoa.

- Robotika.

Aldiz, 4.kurtsoan badaude ere, irakasgaiak irakasgai hau behar dutenak, esate baterako:

- Kontrol Digitala.

- Kontrol Teknika Aurreratuak.

- Zirkuitu Elektroniko Aurreratuen Diseinua eta Simulazioa.

- Telekomunikazioak Industrian.

- Gradu-Amaierako Lana.

 

GAITASUNAK

Industria Elektronika Teknologika espezifikoko (TEEOI) moduluaren GAITASUNAK:

TEEOI.8. Erregulazio automatikoko eta kontrol tekniketako ezaupideak eta hauen aplikazioa industria automatizazioan.

TEEOI.11. Industria automatizazioko sistemak eta kontrol sistemak diseinatzeko gaitasuna.

IKASKUNTZA EMAITZAK:

1. Industria prozesuen automatizazioan sistema eta gailu elektronikoak identifikatzeko eta analisirako gaitasuna.

2. Industria prozesuetan aplikatzeko proiektu integralak diseinatzeko, garatzeko eta kudeatzeko eta kontrol eta automatizazio sistemak inplementatzeko gaitasuna.

3. Industria prozesuen automatizazioan erabilera orokorreko gailuak programatzeko tresna informatikoak erabiltzeko gaitasuna.

4. Industria prozesuak automatizatzeko sistemetan hainbat moduluren integrazioa eta hobekuntza lortzearren, fabrikatzaileek eskuratutako dokumentazio teknikoa erabiltzeko gaitasuna.

5. Ezaguerak, prozedurak eta lortutako emaitzak modu egokian komunikatzea industria automatizazio arloko gai eta hiztegi espezifikoak erabiliz eta horretarako egokiak diren baliabideez baliatuz.

6. Diziplina anitzeko inguruneetan eta giro eleaniztunean modu eraginkorrean lan egitea industria automatizazioaren arloan erabakiak hartzeko gaitasunak eta ezaguerak integratuz.

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Deskribapena: Automatismo konbinazionalak, sekuentzialak eta konkurrenteak. Automata programagarriak.

EDUKI TEORIKOA:

I Blokea: Industria Automatismoak.

1.Gaia: Automatismo industrialetarako sarrera.

Industria Automatizazioaren garapena. Industria 4.0. Automatismoaren definizio orokorra. Kontzeptuak, modeloak, arkitekturak. Industria eremuan aplikatzeko arloak.

2.Gaia: Automata programagarria (PLC).

Barne arkitektura. Funtzionamendu zikloa. Memoria atalak. Automatizazio sistemaren diseinu estrukturala: GEMMA eredu hierarkikoa eta GRAFCET eredua. IEC 61131-3 estandarra: Programazio lengoaiak.

3.Gaia: S/I-ko interfaze espezifikoak.

S/I-ko interfazeen sailkapena. Interfaze digitalak. Interfaze analogikoak.

4.Gaia: Sentsoreak eta eragingailuak.

Automatizazio industrialean erabilienak diren sentsoreen eta eragingailuen deskribapena.

5.Gaia: Aplikazio espezifikoak: Akzionamendu industrialak.

Akzionamendu industrialeko kontrolean oinarrizkoak diren osagaien deskribapena.

6.Gaia: PLCan oinarritutako sistemen diseinua eta instalazioa.

PLCak dituzten instalazioetan erabiltzen diren osagaiak, irizpideak eta arautegia.

II Blokea: Kontrol Sistemak. Industria Kontrolagailuak.

7.Gaia: Oinarrizko kontrol ekintzak. Erregulazio egiturak.

Oinarrizko kontrol ekintzen deskribapena eta industrian erabiltzen diren erregulazio egiturak.

8.Gaia: Kontrolagailu industrialak.

Ezaugarriak. Programazio menuak. Funtzio integratuen deskribapena.

III Blokea: Industria Komunikazioak.

9.Gaia: Industria komunikazioak.

Industria arloko komunikazioaen kontzeptu orokorrak. Industria 4.0-rako komunikazioen estandarrak.

10.Gaia: Serie komunikazioa, eremu busak, ethernet.

Osagaiak eta protokoloak. Aplikazioen programazioa.

11.Gaia: Kontrola eta monitorizazioa: SCADA.

Automatizazio aplikazioen kontrola eta gainbegiraketa.

LABORATEGIKO EDUKI PRAKTIKOA.

I Blokea: Industria Automatismoak.

1.Praktika. Prozesu pneumatiko errealaren abiaraztea eta automatizazioa GRAFCET araua erabiliz.

2.Praktika. Industria mekanizatze postuaren abiaraztea eta automatizazioa SFC lengoaia erabiliz.

3.Praktika. Automatizazioak diseinatzeko ST lengoaiaren erabilera.

4.Praktika. Botilaratze automatikorako garraio eta kalitate kontrolerako sistemaren diseinua eta abiaraztea.

5.Praktika. Industria labeko neurriak hartzeko data-logger sistemaren diseinua eta abiaraztea.

6.Praktika. Industria labeko tenperatura kontrol automatikoaren diseinua eta abiaraztea.

7.Praktika. Industria karga-jasogailurako akzionamendu sistemaren diseinua eta abiaraztea.

II Blokea: Kontrol sistemak. Industria kontrolagailuak.

8.Praktika. SMD zirkuituen fabrikazioan, tenperatura kontrolaren diseinua eta abiaraztea industria kontrolagailuaren bidez.

III Blokea: Industria komunikazioak.

9.Praktika. Ibilgailuen fabrikazioan, Ethernet bidezko monitorizatzeko SCADAren diseinua eta abiaraztea.

 

METODOLOGIA

Metodologia aktiboak jarraituko dira, problemetan/proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL/ABP) hain zuzen ere: ikasleari agertoki gisa aplikazio industrial errealak aurkeztuko zaizkio. Aplikazio hauei aurre egiteko automatizazio, kontrol eta komunikazio irtenbideak lortu beharko ditu identifikatzeko, experimentatzeko eta ebazteko prozesuak jarraituz. Jarduera jakin batzuetan ikaskuntza kooperatiboaren teknikak erabiliko dira.

 

EBALUAZIO SISTEMAK

Azken Ebaluazioaren Sistema
Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
BANAKAKO TXOSTEN TEKNIKOAK LABORATEGIAN EGINDAKO PROBLEMA ERREALEN EBAZPENARI BURUZ (%): 40

 

OHIKO DEIALDIA

- Kontzeptu teorikoekin eta ariketekin zerikusia duten gaitasunen ebaluaketa:

. Azterketa finala: 6 puntu. (Nota finalaren %60).

. Zati hau gainditzeko gutxienez 3 puntu atera behar dira.

- Laborategietako Praktikekin zerikusia duten gaitasunen ebaluaketa:

. Txosten idatziak: 4 puntu. (Nota finalaren %40).

. Zati hau gainditzeko gutxienez 2 puntu atera behar dira.

. Txosten bakoitzean gutxienez 'nahiko' nota atera behar da.

- Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da aurreko bi zatiak gainditzea. Soilik zati bat gaindituz gero, zati gaindituaren nota 2.deialdira arte gordetzen da.

Laborategiko praktiken ebaluaketa jarraituan parte hartzeari uko egiteko prozedura indarrean dagoen arautegiak adierazten dituen baldintzen araberakoa izan behar da. Egoera horretan dagoen ikasleak proba praktiko final bakar bat egin beharko du irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba finala laborategian proba praktikoa egitean datza, dagokion notaren balioa 4 puntukoa (nota finalaren %40a) izanik.

Ohiko deialdiari uko egiteko prozedurak indarrean dagoen arautegiak adierazten dituen baldintzak jarraitu beharko du.

 

BIBLIOGRAFIA:

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

- Autómatas Programables. Balcells/Romeral. Ed. Marcombo.

- Comunicaciones y Redes de computadores. Stalling.W. Ed. Prentice Hall.

- SYSMAC CJ1M- Manual de Programación.

- Controlador Industrial E5CK - Manual de Programación.

- Variador V1000 - Manual de Programación

GEHIAGO SAKONTZEKO BIBLIOGRAFIA

- Ingeniería de la Automatización Industrial (2ª Edición). R. Piedrahíta Moreno, E Ra-Ma.

- Autómatas Programables: Entorno y Aplicaciones. E. Mandado. Ed. Thomson

- SCADA: Supervisory Control And Data Acquisition. Boyer A. ISA.

- Programmable controllers. BRYAN, L. A. / BRYAN, E. A. Ed. Industrial Text.

- Automátas Programables. Porras, A. / Montanero. Ed. McGraw-Hill.

ALDIZKARIAK

- Automática e Instrumentación: http://www.tecnipublicaciones.com/automatica/

- InTech: http://www.isa.org/InTechTemplate.cfm?Section=InTech_Home1

WEB HELBIDEAK

- International Society of Automation - ISA: http://www.isa.org/

- Institute of Electrical and Electronics Engineers - IEEE: http://www.ieee.org/portal/site

- OMRON: http://www.omron-industrial.com/es_es/home/

- BECKHOFF : http://www.beckhoff.es/

- SIEMENS: http://www.siemens.es/index.jsp

- ROCKWELL AUTOMATION: http://www.rockwellautomation.com/index.html

- FESTO: http://www.festo.com