26509 - Algebra

DESKRIBAPENA

Estatistika Ingeniaritzarako ezinbesteko tresna da, aldagarriak diren fenomenoak ezagutu, iragarri eta modu eraginkor batetan kontrolatzeko aukera ematen digutelako. Nola edo hala, teknika estatistikoak zientziako alor guztietan erabiltzen dira. Gure gizartean, aurrerapena zenbakizko indize desberdinen bidez neurtu daiteke. Estatistika zenbaki horiek deskribatu, erabili eta interpretatzeko erabiltzen da.

“Ingeniaritzako metodo estatistikoak” irakasgaiaren temarioa Estatistika eta Probabilitateari buruzko aspektu teoriko eta praktikoez osatuta dago.

Irakasgai honen jarraipen on bat lortzeko Algebra, Kalkulu eta Informatika irakasgaiei buruzko ezaguerak edukitzea gomendatzen da.

 

GAITASUNAK

- Estatistika deskribatzailearen kontzeptuak ezagutu eta egoki erabiltzea.

- Probabilitate eta probabilitate banaketa nagusienak ezagupena eta bereiztea.

- Problemak ebaztea dagozkien metodo estatistikoa erabiliz.

- Ebazpen metodo bat erabili daiteken ala ez ezagutzea.

- Ordenagailu aplikazio standard batekin problemak ebaztea.

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. Gaia: Estatistika Deskribatzailea.

2. Gaia: Probabilitate-kontzeptua.

3. Gaia: Probabilitate-banaketa diskretuak.

4. Gaia: Probabilitate-banaketa jarraituak.

5. Gaia: Erregresio-Analisia.

 

METODOLOGIA

Klase magistralak, gelako praktikak eta ordenagailuzko praktikak izango dira klase mota ezberdinak.

(EHAA - 2006ko azaroak 27, astelehena N. 226 ZK.)

Zuzendaritzak argitaratutako ordutegi eta geletan.

Ordenagailuzko praktikak, Eskolako zuzendaritzak, talde bakoitzeko, argitaratutako ordutegi eta geletan izango dira.

Ikasleak klasean azaldutakoa landu beharko du, teoria ikasiz, ariketak ebatziz, praktikak prestatuz eta abar, ikasgelaz kanpoko jardueren orduetan.

 

EBALUAZIO SISTEMAK

Ebaluazio Jarraituaren Sistema
Azken Ebaluazioaren Sistema
Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
Banakako lanak (%): 15

 

OHIKO DEIALDIA

Ebaluazioa ''Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia''-ren 8. artikuluaren arabera egingo da, etengabeko ebaluazio sistema erabiliz. Bertan, prestakuntza aldian zehar burutuko diren ebaluazio proba eta jarduera multzo bat ezarriko da eta azterketa deialdian ezarritako data ofizialean egingo den probarekin osatuko da.

Prestakuntza aldian egingo diren proba edo jarduerak honako hauek dira:

Laborategiko praktiken nota:

Lauhilabetean zehar egindako laborategiko praktikak azterketa batekin ebaluatuko dira.

Ikaste-prozesuaren bat-bateko ebaluaketa:

Klasean entregatzeko proposatutako galdera edo ariketen noten batezbestekoa.

Ariketa banaka egingo da eta entregatzen ez dutenen egun horretako nota 0 izango da.

Azterketa:

Zuzendaritzak argitaratutako data, ordu eta geletan izango da, galdera teorikoak eta praktikoak izango dira, idatziz, irakasgaian lortu nahi diren gaitasunei dagozkienak.

Ohiko Deialdiko bukaerako nota:

%15 laborategiko praktiketako nota.

%15 ikaste-prozesuaren bat-bateko ebaluaketa.

%70 azterketan lortutakoa.

Arautegiaren 8.3 artikuluaren arabera, azken ebaluazio bidez ebaluatuak izan nahi duten ikasleek, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu, etengabeko ebaluazioari uko egiten diotela jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Kasu honetan, azken proba hori azterketa idatzi batez (%85) eta praktikako azterketa batez(%15) osatua egongo da.

Azkeneko probara aurkezten ez den ikasleak EZ-AURKEZTUA kalifikazioa izango du.

 

BIBLIOGRAFIA:

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

FERNANDEZ. Estatistikarako Sarrera. UEU.

FERNANDEZ eta besteak. Estatistikarako Sarrera. Ariketak. UEU.

FERNANDEZ eta besteak. Estatistika I eta Estatistika II. Ariketak. UEU

ETXEBERRIA. Estatistika. Teoria eta praktika SPSSWIN erabiliz. Elhuyar.

FERNANDEZ eta ZELAIA. Optimizazioa. Programazio Lineala. UEU.

Viedma, J.A. "Métodos estadísticos". Ed. del Castillo

Canavos, G. "Probabilidad y Estadística. Aplicaciones y métodos". Ed. McGraw-Hill

Uña, I., Tomeo, V. y San Martín, J. "Lecciones de Cálculo de Probabilidades", Ed. Thomson.

Parra, I. "Problemas de Inferencia Estadistica", Ed. Thomson.

GEHIAGO SAKONTZEKO BIBLIOGRAFIA

Gnedenko, B.. Teoría de las probabilidades. Ed. Rubiños.

WEB HELBIDEAK

http://www.dartmouth.edu/~chance/

http://descartes.cnice.mec.es/indice_ud.php