26513- Ingurumen Teknologiak

DESKRIBAPENA

Irakasgai hau Industria Adarreko Modulu Bateratuan kokatzen da.

Industriak erabiltzen dituen ekoizpen-prozedurak (baldintza normaletan eta ez-ohizkoetan) ingurumenean inpaktuak sortzen ditu. Prozedurak lehengaien eta energiensarrerak dituzte eta airea, lurzorua eta ura kutsadezaketen irteerak sortzen dituzte.Gaur egun, industriak eragin horiek kontrolatu etamurriztu behar dituzte araudiabetetzeko eta kontsumitzaileen ingurumen-aldeko azaltzen duten joerara egokitzeko.Irakasgai honetan sortzen diren inpaktuen ezaugarrien deskripzioa eta ebaluatzekoerabiltzen diren tekniken oinarriak azaltzen dira.Eraginak murrizteko eta kontrolatzeko erabil daitezkeen azalpen sakona erea urki daiteke landutako ikasgaietan.

Irakasgai honetan matrikulatzeko ez daude aurretik bete beharrezko baldintzak.

GAITASUNAK

Irakasgai honek hurrengo gaitasun espezifiko, orokorrak eta zeharkakoak lantzen ditu:

Gaitasun espezifikoak:

C7 Ebazpen teknikoak gizartean eta ingurumenean duten inpaktua analizatzeko eta baloratzeko gaitasuna

Gaitasun orokorrak:

CRI10 Ingurumen-teknologia eta jasangarritasunaren ezagutza eta aplikazioak.

Zeharkako gaitasunak

C12: Etengabeko prestakuntzak eskatzen duen erronka kontutan hartuz lanean joera arduraduna, ordenatua eta ikasteko prest izatea

C13: Metodo zientifikoa erabiltzen ikastea: arazoa analizatu, hipotesiak eta konponbideak sortu ingeniaritza industrialen ereduak erabiliz.

C14 Taldean era egokian lan egitea

Helburu didaktikoak dira:

Industriaren ingurumen-arazoak ulertzea

Egungo teknikekin ingurumen-arazoak konpontzen ikastea

Prozesu industrialetan sortzen diren korronteei tratamendu egokia aplikatzen ikastea.

Prozesu industrialetako isurien ezaugarriak analizatzea

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

Irakasgaia 6 ikasgaietan banatzen da:

1. Ikasgaia: Kutsadura atmosferikoa

Ikasgai honetan airean dauden kutsatzaileak eta bere eraginak aztertzen dira.Kutsadurak airean sortzen dituen arazo globalak ere analisatzen dira: negutegi efektua, ozono-geruzaren zuloa eta euri azidoa. Ondoren, egoera metereologikoa eta faktore topografikoak airearen-kutsadura mailan dut

en eragina azaltzen da.Bukatzeko, gasak eta partikulak kontrolatzeko erabil daitezken teknikak deskribatzen dira.

2. Ikasgaia: Soinu-kutsadura

Soinuaren ezaugarriak eta industriaren iturri-zarataren ezaugarriak analizatuz hasten da ikasgai hau. Zarata ebaluatzeko erabiltzen indizeak, neurketa metodoak eta soinuaren hedapenaren eragina duten faktoreak analizatzen dira. Soinuak duen eragin fisiko eta sikologiko desberdinak eta haien kontra jokatzeko erabili beharrekotekniken oinarrien, abantailen eta desabantailen deskripzioa aurki daiteke.

3. Ikasgaia: Uraren kutsadura

Uraren kalitatea karakterizatzeko erabiltzen direnparametro fisiko, kimiko,erradiaktibo eta biologikoak deskribatzen dira kutsatzaile berezien izaera eta eraginakazpimarratuz. Industriako hondakin-uren ezaugarriak analizatzen dira eta hondakin-ur hauek arazteko erabil daitezken metodoak azaltzen dira. Aurretratamendu, tratamendu primario, sekundario eta tertziarioan erabiltzen di

ren hainbat tekniken deskripzioa ematen da ikasgai honetan.

4. Ikasgaia: Lurzoruaren kutsadura eta hondakinen kudeaketa

Ikasgai hau hondakin-motak eta bere iturriak deskri batzen hasten da ondoren industriak sortzen dituen hondakinak, batez ere, arriskutsuak aipatuz. Hauek kudeatzeko erabiltzen diren tratamendu fisiko-kimiko, errausketa eta hondakindegi kontrolatuen xehetasunak deskribatzen dira. Hondaki

nen isurketak lurzorua kutsa dezakete eta kutsadura honen eragina lurzoruaren propietaten eta kutsatzaileen araberakoa izango da. Ikasgaia kutsatzaileen eragina murrizteko erabiltzen diren

tekniken azterketarekin bukatzen da: euste-teknikak, teknologia termikoak, teknologiafisiko-kimikoak eta teknologia biologikoak.

5. Ikasgaia: Ingurumen-inpaktua

Proiektu bat gauzatzeko egiten diren obrak eta funtzionamenduan erabiltzen direnprozesuak ingurumen biotiko, abiotiko eta gizartean inpaktua sortzen dute. Inpaktuak indentifikatzeko, ebaluatzeko eta murrizteko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak duen ahalmena eta prozedura deskribatzen da ikasgai

honetan.

6. Ikasgaia: Enpresaren-ingurumen kudeaketa

Gaur egun enpresak ingurumenean eragiten duen inpaktua murriztea behartuta dago.Horretarako bide desberdina daude: ingurumena kudeatzeko sistemak, ingurumen-arriskuen ebaluazioa, bizi-zikloaren analisia eta ekodiseinua. Irakasgai honetan ISO14001 eta EMAS kudeaketa sistemak analizatzen dira.

Ondoren, arriskuen ebaluazioa egiteko jarraitu behar den prozedura azaltzen da. Bukatzeko ekodiseinuaren oinarriakdeskribatzen dira eta hoien artean bizi-zikloaren analisiaren metodologia.

 

METODOLOGIA

Klase teorikoak, entregatzekoak eta zuzendutako lanak.

 

EBALUAZIO SISTEMAK

Ebaluazio Jarraituaren Sistema
Azken Ebaluazioaren Sistema
Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
Banakako lanak (%): 10
alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

 

OHIKO DEIALDIA

Ebaluaketa jarraia izango da eta nota horrela banatuko da:

- Garatu beharreko azterketa idatzia (%70): Azterketa honek C7, CRI.10 eta C13 gaitasunak ebaluatzeko balioko du.Kurtsoan zehar azterketa partzialak egingo dira. Azterketa hauetako nota 6 baino altuagoa bada ikasgaia/k askatuko da/dira. Nota 6 baino baxuagoa bada ikasgai hori/ek azkeneko azterketan ebaluatuko da/dira. Ikasleak azterketa partzial bat ez badu egiten ikasgai hori/ek azkeneko azterketan ebaluatuko zaio/zaizkio.

- Entregatzekoak (%20): Klasean entregatutako lanak ebaluatuko dira. Zehazki ebaluatuko diren gaitasunak ondorengo hauek dira: CRI.10, C12, C13, C14.

- Zuzendutako lanak, hau da, zaitasun handiagoa duten lanak eta irakaslearen gidapean egingo direnak (%10): Entregatutako txostenak ebaluatuko dira. Zehazki ebaluatuko diren gaitasunak ondorengo hauek dira: CRI.10, C12

Entregatzekoak eta zuzendutako lanak egitea derrigorrezkoa da.

Irakasgaia gainditzeko hurrengoa bete behar da:

Azterketa finalean (edo partzialetan) 5 atera behar da.

Entregatzeko eta zuzendutako lanen notan 5 atera behar da.

Ikasle bat Ez Aurkeztutzat bezala agertzeko idatizko azterketara ez aurkeztearekin nahikoa izango da.

Ebaluazio jarraian parte hartu ez dezaketen ikasleek amaierako proba bakarra egin ahal izango dut. Horretarako, kurtsoaren lehenengo 9 astetan barne Eskolako baimena azterketa finala egin ahal izateko irakasgaiari edo gaiari dagozkion gaitasunak eta ezagutzak egiaztatzeko

 

BIBLIOGRAFIA:

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Mackenzie, D. L., Masten, S. J. Ingeniería y Ciencias Ambientales. Ed. McGraw-Hill, México, 2005.

Orozco, C. y cols. .Contaminación Ambiental: una visión desde la química. Ed.Paraninfo, Madrid (2011).

Spiro, T.G.; Stigliani, W.M. Química medioambiental. Ed, Pearson Prentice Hall.Madrid (2003).

GEHIAGO SAKONTZEKO BIBLIOGRAFIA

Tchobanoglous, G.; Burton, F.L.Ingeniería de aguas residuales: tratamiento, vertido y reutilización

. Ed. McGraw-Hill. Madrid (2000).

Garmendia, A.; Salvador, A.; Crespo, C.; Garmendia,L.Evaluación de impacto ambiental. Ed. Pearson Prentice Hall. Madrid (2005)

ALDIZKARIAK

Ingeniería Química

Environmental Technology

Environmental Science & Technology

WEB HELBIDEAK

Hurrengoa euskeraz da:

http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=182

Besteak ez dira euskeraz

http://europa.eu.int/scadplus/leg/es/s15002.htm

http://ictnet.es/ICTnet/home/cv/?area=mAmb&cv=residuos

http://www.mtas.es/insht/legislation/tl_res.htm

http://www.mma.es/calid_amb/residuos/plan/indez.htm

http://www.tecnociencia.es/especiales/residuos