26517- Telekomunikazioak Industrian

DESKRIBAPENA

Hautazko irakasgai hau Elektronika eta Automatika Industrialeko Graduaren azken kurtsoko 2. lauhilekoan kokatzen da.

Beste irakasgaiekin erlazio esturik izan ez arren, komeni da aurretik elektronikaren oinarriak ezagutzea.

Ikuskuntu praktiko bat jarraituz, proiektuak eginez, gaur egun industria eta mundu profesionalean erabiltzen diren telekomunikazio teknologiak aztertzen ditugu, oinarrietatik hasi eta azkeneko joerak ikusiz.

 

GAITASUNAK

GAITASUNAK

Informazioa eta datuak transmititzeko sistemak diseinatzea, kostu eta kalitate beharrizanak kontuan izanik, elementu egokienak hautatuz.

IRAKASKUNTZA EMAITZAK

1- Telekomunikazioetako oinarrizko ezaguerak lortzea.

2- Modulazio teknikak ulertzea.

3- Telekomunikazioetan erabiltzen diren transmisio bideak ezagutzea.

4- Irrati eta telebistaren funtzionamendua ezagutzea.

5- Ordenagailu sareak konfiguratzea.

6- "Internet of Things" deritzan sistemak diseintzea.

 

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1- Telekomunikazioetara sarrera

2- Modulazioak

3- Transmisio bideak

4- Irrati eta telebista analogiko eta digitala

5- Sare telematikoak

6- Harigabeko komunikazioak: Bluetooth, Wi-Fia, ZigBee, datu sare mugikorrak.

 

METODOLOGIA

Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, eta ikasgelako denbora gehiena hainbat jardueratan erabiliko da, normalean talde lanean, eta batzuetan, bakarkakoan.

Irakasgaiean funtsean, proiektuetan oinarritutako metodologia erabiliko da. Ikasleek taldean jardungo dute ingeniaritzako proiektu bat egiteko, eta behar den dokumentazio teknikoa sortuko dute, azken memorian eta ahozko defentsan aurkeztuko dutena.

 

EBALUAZIO SISTEMAK

Ebaluazio Jarraituaren Sistema
Azken Ebaluazioaren Sistema
Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:

Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

 

OHIKO DEIALDIA

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraia izango da eta atal hauek izango ditu:

• Ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo egindako lanak entregatzea: irakasgaiaren notaren % 40

• Laborategiko praktikei buruzko taldeko txosten bat: notaren % 20

• Banakako proba idatzi bat, ikasturtearen 2/3 igaro ondoren egingo dena. Galdera motzak eta ebazteko problemak izango ditu: 40%

Azken kalifikazioa kalifikazio horien batezbestekoa eginez lortuko da, baina ezinbestekoa izango da

gutxienez lau bat ateratzea banakako proba idatzian eta laborategiko gaitasun praktikoak gainditzea.

Ikasturtearen erdialdean egingo den banakako probaren ostean, aukerako jarduera osagarriak proposatuko dira akatsak zuzentzeko eta ikaskuntzan aurkitutako oztopoak gainditzeko. Gero ikasleari aukera emango zaio banakako beste proba bat egiteko, eta bigarren horren kalifikazioak

aurretik lortutakoa ordezkatuko du.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du. Ikasleok azken ebaluazio baten bidez egiaztatu ahal izango dute ikaskuntza emaitzak lortu izana. Aurretik beharrezkoa izango da laborategiko gaitasun praktikoak gaindituta izatea.

Azken ebaluazio horrek zati hauek izango ditu:

1) Banakako lan bat entregatzea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: % 40

2) Laborategiko praktika, non teknika esperimentalen aplikazioa ebaluatuko den ; edo

ikasturtean zehar praktikak egin izana eta talde txostena entregatu izana (lehendik lortutako nota gordeko da, eta irakasgaiaren kalifikazio osotik dagokion portzentajea). % 20

3) Azken proba idatzia: Garatzeko galderak izango ditu, eta ebazteko problemak : 40%

Ikasleek, azterketa epe ofiziala hasi baino gutxienez 30 egun lehenago irakasleari idatzi bat zuzenduz uko egin ahal izango diote ohiko deialdiari .

 

BIBLIOGRAFIA:

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

- The essential guide to telecommunications / Annabel Z. Dodd.

- Wireless sensor networks : architectures and protocols / Edgar H. Callaway, Jr.

- Building wireless sensor networks / Robert Faludi

WEB HELBIDEAK

IEEE802.15.4

http://www.ieee802.org/15/

http://standards.ieee.org/getieee802/download/802.15.42006.pdf

ZigBee Alliance,

http://www.zigbee.org

Wireless Industrial networking alliance

http://wina.org/

IETF The Internet Engineering Task Force

http://www.ietf.org/

Wireless Communications Alliance

http://www.wca.org/

"Open source” platforms:

http://arduino.cc