Automatrikula 2019/20

2018/19 ikasturtean matrikulatuak izan diren ikasleak

Irakasgaiei buruzko argibide GARRANTZITSUAK

Automatrikularen data:

Jakinarazpen ofiziala:

Matrikula egiteko egun eta ordua interneten bidez egingo da, unibertsitatearen web orrian eta GAURen, uztailaren 14a.

Tokia:

  • Interneten bidez GAUR aplikaziaren bidez.
  • Edo Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako Terminalen gelan (1. solairuan) emandako egun eta orduan.

¡GARRANTZITSUA!: Beka edo prezioen salbuespenak eskatuko dituzten ikasleek, automatrikula egin baino lehen, idazkaritzatik pasa behar dira, dokumentazioa aurkezteko.

Prezioak eta exentzioak:

OHARRA:

Ikasleak edo haren ordezkari kreditatuak matrikula egin ez badu adierazitako egun eta orduan, galdu egingo du espedientearen arabera daukan lehentasuna.

Ikasle bakoitzak matrikula zein egun eta ordutan egin behar duen zehazteko, unibertsitateak, 2018ko uztailaren 14a (kasuaren arabera), ikasle guztiak ordenatuko ditu espedientean data horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituta. Matrikula-zenbaki bana emango zaie, eta zenbaki handienak izango du lehentasuna. Ondoko formula hau erabiliko da ikasleak ordenatzeko:

Matrikula ordena: MO= 0,25*A + 2,5*M + 5*F:

A= Gainditutako irakasgaien kalifikazioa baloratzen duen koefizientea (espedientearen batez bestekoa).

M= Matrikularen urtean izandako errendimendu akademikoa neurtzen duen faktorea (hurrenkera zehazten den egunean ikasturte horretan ikasleak gaindituta dituen kredituak/ikasturte horretan matrikulatutako kredituak).

F= Titulazioaren bukatze-maila definitzen du (hurrenkera zehazten den egunean ikasleak gainditu dituen kredituak/titulazioko kreditu guztiak).

Gida honen edukia informatiboa da soilik eta ez da legezkoa. Horrenbestez, ezin izango da erabili inolako eskaerarik egiteko edo errekurtso administratiborik jartzeko