Berdinen Arteko Tutoretza 2018/19

Berdinen Arteko Tutoretza Programak (BAT) bi helburu nagusi ditu:

  • 1. Mailako ikasle berrientzat: Unibertsitateko eguneroko bizitzara txertatzeko bidea erraztea akademikoki, sozialki eta pertsonalki, goragoko mailetako ikaskideen esperientziaz baliatuz.
  • Tutore lanak egingo dituzten ikasleentzat: Euren garapen pertsonal, sozial eta profesionalean eragingo duten zeharkako gaitasunak sustatzea: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako trebetasunak. Honetaz gain, Unibertsitatea hobeto ezagutuko duzu.

Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) Programaren protagonisten lekukotasunak jasotzen dituen bideo bat ikusgai daukazue web orrian.

Izen-ematea irekita egongo da ekainaren 25era arte web orrian dagoen inprimakia erabiliz.

Programa honetan parte hartzeagatik 3 ECTS kreditu lortu ditzakezue.  Gradu guztietako ikasle-tutoreak behar dira, euskara zein gaztelaniazko taldeetakoak, beraz izena ematera animatu nahi zaituztegu.