C1 eta C2 mailen aitortza, euskaraz

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/14

UPV-EHUko edozein ikaslek kreditu kopuru jakin bat EUSKARAZ egiten badu (ikusi taula), C1 eta C2 mailak aitortzen zaizkio eta Euskal Autonomia Erkidegoko entitate publikoetan ez ditu maila horri dagozkion tituluak (EGA eta 4. Hizkuntza Eskakizuna, hurrenez hurren) aurkeztu behar.

 

Kredituen, eta C1 eta C2ren arteko baliokidetza-taula
Euskaraz egindako ikasketak Baldintza gehigarria Euskarako hizkuntza-prestakuntzako kreditu espezifikoak Hauen baliokide diren mailak egiaztatzetik salbuetsita
52 kreditu Euskaraz egindako karrera-amaierako proiektua edo Master Ofizialaren Amaierako Lana 12 ECTS C1
84 kreditu   12 ECTS C1
114 kreditu   6 ECTS C1
144 kreditu     C1
Doktore Titulua (tesia euskaraz idaztea eta defendatzea)     C2
Euskal Filologiako Lizantziatura     C2
Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziatura, euskara A hizkuntzatzat hartuta     C2

 

  1. Oharra: enborrezko, nahitaezko eta hautazko irakasgaietatik eskura daitezke kredituak, eta ezingo dira aukera askeko kredituak baliatu.
  2. Oharra: ikasleak ECTS kredituak lor ditzake, bai 2. 2. artikuluan adierazten diren titulazioetarako bakar batetik, bai titulazio horretako kredituak eta master ofizial bakar bati dagozkion kredituak batuta.
  3. Oharra: karrera-amaierako proiektua edo master ofizialaren amaierako lana euskaraz egitea baldintza gehigarria ez den kasuetan, lan horri dagozkion kredituek balio bikoitza izango dute lehen zutabeko ECTS kredituen guztizkoa lortzeko zenbatzen direnean.

Kreditu kopurura iritsiz gero, ikasleen ziurtagiri akademiko pertsonalean automatikoki azalduko da aitortza.

Automatikoki agertu ez eta eskaera egin behar izanez gero: Eskaera-orria  eta nori bidali.

C1i dagokion informazio xehea hemen: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/c1-prozedura

C2ri dagokion informazio xehea hemen: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/c2-prozedura