Espedientearen lekualdaketa sarbidea

UNIBERTSITATEKO IKASKETA OFIZIALAK HASITA IZANIK IKASKETA HORIETAN JARRAITU EDO UNIBERTSITATEKO BESTE IKASKETA OFIZIAL BATZUK HASI NAHI DITUZTEN IKASLEAK (LEKU-ALDAKETAK).

Eskariak ebatziko ditu Ikastegiko Zuzendaritzak, ondoko irizpideei jarraituz:

2.1.- Lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea, baldin eta ikasketa horietarako plaza kopuru mugatua badago edo plaza guztiak ohiko prozeduraren bidez esleitu badira.

2.2.- UPV/EHUn Jarraitzeko Arauak betetzea.

2.3.- Ikastegiko zuzendaritzak lekualdaketa kopuru jakin bat onartu ahal izango du bateragarri izango dena titulazio horretako lehenengo mailan sartzeko ezarrita dagoen ikasle kopuruarekin eta irakats ahalmenarekin. Horretarako, ikastegiko akademia antolakuntzako batzordeak zehaztutako irizpide objektiboak erabiliko dira, eta irizpideok ikastegiaren web orrian egon beharko dira argitaratuta izena emateko epea hasi baino lehen.

2.3 puntua aplikatuta, ez da onartuko lekualdeketarik Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria-Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzera.

Eskatzeko epea:

Ekainaren 24tik  uztailaren 5 arte.

Tokia:

Eskolako Idazkaritzan.

Dokumentazioa:

  • Eskaera imprimakia.
  • NANaren fotokopia.
  • Egindako ikasketen ziurtagiri pertsonala, lehenengo kurtsoa gaindituta dagoela edo 60 kreditu dauzkazula ziurtatzen duen agiri bat (UPV/EHUko ikasleek ez dute ekarri behar).

Uztailaren 8tik 12 arte onarpen gutuna eta hitzordua bidaliko da matrikula uztailaren hurrengo astean egiteko.

Goiko baldintzak betetzen ez badira:

Ikasle horiek berriz eman ahalko dute izena prozedura orokorrerako ezarritako epe eta datetan, eta sarrera berriko ikasleen izaera bera izango dute. Hau da: sarbide proban lortutako kalifikazioa edo baliokidea hartuko da aintzat.

Unibertsitaterako sarbide informazioa: www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso

Gida honen edukia informatiboa da soilik eta ez da legezkoa. Horrenbestez, ezin izango da erabili inolako eskaerarik egiteko edo errekurtso administratiborik jartzeko