Gradu amaierako lana

2018-2019 IKASTURTEA

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

GRALaren gaia esleitzea eskatzeko bete beharreko baldintzak: Titulazioa eskuratzeko 72 kreditu geratzea, GRALaren hamabiak barne, eta eskolan matrikulatuta egotea.

Modalitateak

GRALaren MATRIKULA:

GrAL eskolan edo enpresan eginez gero matrikulatzeko eta defentsa egiteko prozedura hurrengoa da:

  • Matrikulatzeko baldintzak: Titulazioko kreditu guztiak gaindituta izatea, GRALekoak kenduta.
  • Matrikula datak:
    • Gradua bukatzeko bakarrik GrALa egitea falta zaion ikasleari, UPV/EHUk esaten duen matrikula epe orokorrean.
    • Irakasgaietan matrikulatuta dagoen ikasleari, matrikula horren ikasturte akademikoaren zehar.
  • GRALeko matrikula GAURren bidez egin daiteke, "Matrikulak" profilaren bidez, edo eskolako idazkaritzan.
    • Ikasturterako matrikula eginez gero, ikasturte horretako defentsarako epeetan defendatu ezean, ikaslea berriz ere matrikulatu beharko da hurrengo ikasturtean.
 

Ikasleak titulazioko kreditu guztiak onartuta dituenean Gradu Amaierako Lanekoak izan ezik, bere zuzendariarekin tutoretza bilerak egin nahi baditu eskolan, AUTOMATRIKULARAKO DATAN EGIN BEHARKO DU MATRIKULA, berdin da esleituta daukan edo esleipena eskatzeko asmoa duen.
AUTOMATRIKULARAKO HITZORDURIK EZ BADAUKAZU, JOAN ESKOLAKO IDAZKARITZARA IRAILEKO LEHENENGO ASTEAN, JAKITEKO ZER EGIN BEHAR DUZUN.

 

GRALaren DEFENTSA: (deialdiak, defentsa eskaria eta defentsa)

GRALaren defentsa eskatzeko baldintzak:

  • GrALean matrikulatuta egotea
  • Irakasle tutoreari SINATUTA eman ADDI / GRALA SARBIDE IREKIKO ADDI ARTXIBO DIGITALEAN TXERTATZEKO ONESPEN dokumentua baiezkoa edo ukoa emanez
 

Ikasturtean hiru deialdi daude defentsa egiteko: urria, maiatza eta iraila. Deialdi bakoitzean data batzuk daude defentsa eskatzeko eta beste batzuk defentsa egiteko.

DEFENSA

  • ESKARI DATA:
    • Urriak: 2018ko urriaren 1etik 2019ko urtarrilaren 18a arte.
    • Maiatzak: 2019ko urtarrilaren 28tik uztailaren 12a arte.
    • Irailak: 2019ko irailaren 2tik 6a arte.
  • AURKEZTEKO DATA:
    • Urriak: 2018ko urriaren 1etik 2019ko urtarrilaren 25a arte.
    • Maiatzak: 2019ko urtarrilaren 28tik uztailaren 26a arte.
    • Irailak: 2019ko irailaren 2tik 13a arte.
 

OHARRA:

  • GRALa irailaren 15etik aurrera defendatu gura duten ikasleek itxaron beharko dute hurrengo ikasturteko epeak ireki arte (urriaren 1etik aurrera).
 

Defentsa eskaria GAURen bidez egiten da ("Karrera Amaierako Proiektuak – Gradu Amaierako Lana").

GARRANTZITSUA: Iraileko deialdia aukeratzean kontuan hartzekoa

  • GRALeko matrikulak eskubidea ematen du matrikulatutako ikasturtean bi deialdi izateko, iraileko deialdia aukeratzen duten ikasleentzat izan ezik. Hori denez ikasturteko azken deialdia, ikasleak suspenditzen badu, berriz ere matrikulatu beharko da hurrengo ikasturtean GRALa defendatu ahal izateko.
 

GrALaren defentsa egiteko pausuak

Ikasleak egin behar duena:

Irakasle tutoreak egiten duena + ikaslearen defentsa.

Dokumentazio Osagarria

ADDI