Idazkaritzako arreta-zerbitzua

COVID19ak eragindako egoera dela eta, Idazkaritzako funtzionamendua honakoa da momentu honetan:

  • Arreta telematikoa:

Administrazio izapide guztiak, ahal dela, baliabide telematikoen bidez egingo dira. Mezu elektroniko hauek erabil ditzakezu:

 

  • Arreta telefonikoa:
    • Ordutegia: 9:00etatik-13:00tara 
    • Telefonoak: 943 01 7156 / 943 01 7137

 

  • Aurrez aurreko arreta:

Titulua ezinbestean jaso beharra behar duten ikasleei bakarrik emango zaie arreta Eskolan bertan. Ekainaren 1etik aurrera egin ahalko du, aurretik hitzordua eskatuta.

ESKATU HITZORDUA: bidali korreo elektroniko bat do-ep.idazkaritza@ehu.eus helbidera, Gaia atalean “Titulua jasotzeko hitzordua” adieraziz, ondorengo datuekin: Izen abizenak, NANa, bizilekua eta kontakturako telefono zenbakia.

Ikasleak erreserbatutako egun eta orduan gerturatu beharko du, derrigorrez maskara erabiliz (Maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituen ND/422/2020 Aginduan jasotako salbuespenetako baten babespean dauden pertsonek, hitzordua eskatzeko mezu berean jakinarazi beharko dute, beharrezko argibideak eman dakizkion).

 

  • OHARRA: 2020ko abuztuaren 10etik 21era idazkaritza itxita egongo da.

IZAPIDEAK:

IKASTURTEAREN HASIERAN

GAIA DATA
Automatrikula (2019-2020 ikasturtean matrikulatutako irakasleentzat) Uztailaren 20tik 30 arte (hitzorduaren arabera)
Espedientearen lekualdaketa sarbidea Ekainaren 24tik uztailaren 3 arte
Hasitako ikasketak jarraitu Ekainaren 24tik uztailaren 3 arte
Matrikula aldaketak eta talde aldaketak Irailaren 1etik 4 arte
Matrikularen ezeztapena Uztailaren 15etik Abenduaren 31 arte
Bekak (Ikasteko laguntza orokorrak (EJ) eta garraiorako laguntzak (MEC)) Edukia begiratu
Matrikula ordaintzeko prozedura eta prezio murrizpenak edo salbuespenak Edukia begiratu
Irakasgaiak unibertsitateko ikasketen bidez aitortzeko aukera Irailaren 7tik 15 arte
Irakasgaiak aitortzeko aukera goi mailako heziketa zikloen bidez Irailaren 7tik 15 arte

Ebaluazio berezirako eskaria (2020/2021)

IRIZPIDEAK BEGIRATU

Irailaren 1etik 5a arte
Martxoaren 1etik 5a arte
Hautazko kredituak amortizatzeko jarraibideak Urriaren 1tik 15 arte. Maiatzaren 1tik 30 arte
GrAL aurkeztu baino 15 egun lehenago kredituak bete gabe gelditzen badira
UPV/EHUko langileen matrikulak ordaintzeko laguntzak Argitaratuko da

IKASTURTEAN ZEHAR

GAIA DATA
Maiatzeko deialdia urtarrilera aurreratzeko jarraibideak (2020/2021) Abenduaren 1etik 11a arte
Matrikula zabaltzea Urtarrilaren 18tik 21ra arte.
Ekaineko deialdia maiatzera aurreratzeko jarraibideak Maiatzaren 3tik 6ra arte
 

BESTE BATZUK