GrAL enpresan egiteko eskaera prozedura

Enpresek eskainitako GrALak kontsultatu, izena eman eta esleitzeko baldintzak:

  • Titulazioa bukatzeko, gehienez 72 ECTS kreditu (GrALren 12ak barne), gainditzear izatea
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (GIE) matrikulatuta egotea

GrALa garatzeko enpresan egin daitezkeen ordu kopurua mugatua da. Egonaldia gehienez 1200 ordukoa izan liteke. Horietatik, akademikoki gehienez 750 ordu izan litezke baliozkotuak (12 ECTS kreditu GrALari dagokzionak; 18 ECTS kreditu hautazko kredituak amortizatzeko erabil daitezke)

Baldintzak betetzen dituen ikasleak, GAURen, Gradu  Amaierako Lanaren profilean, enpresen eskaintzak ikus ditzake.

GARRANTZITSUA!!! Enpresan egonaldiari hasiera eman aurretik, ezinbestekoa da aurrez hitzarmena sinadura guztiekin izatea (enpresa, ikaslea, GIE). Dokumentuak adostutako baldintza partikularrak jasoko ditu eta honela, egonaldiak irauten duten bitartean aseguruaren babespean egongo da ikaslea.

 

Hitzarmenaren tramitazioa

Hitzarmena GIEko idazkaritzan tramitatuko da. Horretarako beharrezkoa izango da, egonaldia hasi baino gutxienez bi lan egun lehenago, honako informazioa komunikatzea ( do-ep.karreragunea@ehu.eus)

  1. Hitzarmenaren behin betiko baldintzak enpresak komunikatu behar ditu (beharrezko datuak).
  2. Gradu Amaierako Lana tutorizatuko duen GIEko irakaslea nor izango den ikasleak komunikatu behar du.

Hitzarmenaren 3 ale prestatuko dira eta ikasleak idazkaritzan jasoko ditu, enpresara eraman, eta bertan sinatu eta zigilua jar diezaieten. Sinadura guztiak dituztenean, ale bat enpresak jasoko du, beste bat ikasleak, eta hirugarrena, idazkaritzan entregatu beharko du egonaldia hasi baino lehen. Ez entregatzeak GRALaren baliogabetzea ekar lezake.

Hasiera batean adostutako egonaldia luzatu beharko balitz, hitzarmena aldatzeko eskaera korreo elektronikoz do-ep.karreragunea@ehu.eus helbidera bidali beharko da.

Hitzarmenaren baldintzetan beste edozein aldaketa egin beharko balitz, idatziz bidali beharko da eskaera do-ep.karreragunea@ehu.eus helbidera.

GARRANTZITSUA!!! Hautazko kredituak amortizatzeko edota GRALaren defentsa eskaera egiteko, beharrezkoa da hitzarmenean adierazitako enpresako egonaldia amaituta izatea.

Enpresan egonaldia amaitzean

  1. Hitzarmenaren soberako orduekin hautazko kredituen amortizazioa egin behar baduzu, kontsulta ezazu Hautazko kredituak amortizatzeko jarraibideak atala.
  2. GRALen matrikula eta defentsarako: Ikus epeak.