Hautazko kredituak amortizatzeko jarraibideak

Garrantzitzua: Eskaera hau egiteko ikasleek 175 kreditu gainditutak euki behar dituzte.

Hautazko kredituak amortizatzea eskatu daiteke (gehienez 6 kreditu) honako jarduera hauekin:

  • Ikasleen ordezkari izatea (gehienez 3 kreditu ikasturteko)
  • Kirol jarduerak
  • Kultur jarduerak (gehienez 3 kreditu ikasturteko)
  • Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerak (gehienez 3 kreditu ikasturteko)

Ikus Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitzeko eta Aitortzeko Arautegiko IV. ataleko II. eranskina.

Enpresetako praktikak ere erabil daitezke kredituak amortizatzeko.

Eskaria egiteko epea:

  • Urriaren 1etik 15era.
  • Maiatzaren 1etik 30era.
  • Ikasturtean zehar, baldin eta horiek dira GRALa egiteko eta defendatzeko ikasleari geratzen zaizkion kreditu bakarrak.
  • Ikasleak eskaria egin behar du amortizatu nahi dituen kreditu guztien adinako jarduerak eginda dauzkanean.

Eskari orrian bertan jartzen du zer dokumentu aurkeztu behar den.

Erabakia:
Ziurtagiriak egiaztatu eta gero, GAURren sartuko dira amortizatutako kredituak. Amortizatutako kredituaren kostua ohiko kredituaren % 25 da.