Ebaluazio berezirako eskaria

Eskaria egiteko epea:

Irailako deialdia:  2018ko irailaren 1etik 5era.
Martxoko deialdia: 2019ko martxoaren 1etik 5era

Eskaria egiteko lekua:

UPV/EHUko Erregistro Orokorreko edozein bulegoan.

 

29. artikulua.– Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egiteko bete beharreko baldintzak.

Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izateko, honako baldintza guzti hauek bete beharko dira:

  1. Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  2. Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu gradu amaierako lanerako eta practicumerako.
  3. Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  4. Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  5. Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du, kontuan izanda hurrengo artikuluan ezarritako irizpideak.

 

Ebaluazio berezirako eskaria ebazteko irizpideak.

 

A) Ebaluazio berezirako eskaria jaso eta 29. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatu ondoren, epaimahai bereziek onartu egingo dituzte ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiak:
  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu amaierako lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

 

 B) Ebaluazio berezia eskatzeko baldintzak bete arren aurreko atalean adierazitako baldintzak, irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzea dakartenak, betetzen ez direnean, ikastegiko epaimahai bereziak, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Donostiako Egoitzarako Ebelaluazio berezirako irispideak, Egoitzako Batzordeak 2018ko maiatzaren2an onartutakoak, kontuan  izango ditu.
  • Irakasgaiaren ardura duen sailaren txosten arrazoitua.
  • Ikaslearen espediente osoa.
  • Ikaslearen alegazioak, bere ustez irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko kontuan hartu behar diren alderdiak nabarmenduz eta arrazoituz aurkeztu ahal izango dituenak.

Erabakia: 

Irailaren 15a edo martxoaren 15a baino lehen.
Erabakia aldekoa bada, GAURren ikusi ahal izango da. Eskaria onartu zein ez, erantzuna posta arruntaz bidaliko zaio ikasleari.

Gora jotzeko errekurtsoa:

Epaimahaien erabakien aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio graduko ikasketen arloko eskumena duen errektoreordetzari hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

35. artikulua.- Irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko erabakiaren ondorioak.

  • Erabakia aldekoa bada, ikastegiko idazkari akademikoak honako ohar hau sartuko du eskaria egin duen ikaslearen espedientean: «5.0 – Ebaluazio bereziaren bidez gainditua».
  • Erabakia aldekoa izanez gero, ikasleak deialdi bat agortuko du. Kontrakoa izanez gero, ordea, ikasleak ez du deialdi hori agortuko.
  • Espedientea barematzerakoan, ebaluazio bereziaren bidez gainditutako irakasgaiaren balioa 5,0 izango da.
  • Espediente akademikoan jasota geratuko da ebaluazio bereziaren bidez gainditu dela irakasgaia, eta data epaimahaiaren erabakiarena izango da.