Michelin-ek Motostudent proiektuarekin erlazionatuta dagoen formazio kurtsoa eman du

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/09

Otsailaren 6, 7 eta 8an Motostudent V edizioko parte hartzaileek Michelin enpresako adituek eskainitako formazio kurtsoa jaso dute, Michelin-ek eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak duten hitzarmenaren baitan.

Honakoak izan dira gaiak:

Otsailak 6: Talde lana eta bileren animazioa (8 ordu).

Otsailak 7 eta 8: Negozioaren kudeaketa (11 ordu).

Michelin-ek gradu amaierako lan onenak saritu ditu Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/09

 Lehen edizio honetan, 1.800 euroko beka, saria oroitzeko plaka eta diploma Laura Martínez Ingeniaritza Mekanikoko Graduko ikasleak aurkeztutako lanerako izan dira: ‘Identificación de parámetros en ensayos térmicos de componentes espaciales’.