Segurtasuna eta prebentzioa

1. LARRIALDIETARAKO PLANA

Zer egin larrialdi kasu batean

Alarma orokorra badago, pertsona guztiek eraikina hustu behar dute modu ordenatuan, hurrengo arauei jarraiki:

  • Egon lasai, eta ez egin korrika.
  • Irten eraikinetik hurbilen daukazun ebakuazio eskaileratik. Dauden lau eskailerak hurrengo planoan agertzen dira, LABORATEGIAK, BULEGOAK, TABERNA ETA NAGUSIA izenekin. Behe-solairuko ate guztiak automatikoki zabaltzen dira, alarma aktibatutakoan.
  • Ikasgela edo laborategietan bazaude, jarraitu irakaslearen edo zerbitzuko arduradunaren oharrei eta egon isilik, bere aginduak entzun daitezen.
  • Ez erabili igogailurik inoiz.
  • Ez joan atzerantz, eta ez saiatu zure gauzak hartzen.
  • Zaurituta egoteagatik edo ezindutasunaren bat izateagatik norbaitek eraikinetik irteteko arazoak baditu, lagundu.

Bilgunea

Eskola hustu ondoren, pertsona GUZTIAK bilgunean (Julio Caro Baroja plazan, Lukasekoan, hain zuzen ere) elkartu, eta barruan beraiekin zeuden pertsonak kanpoaldean dauden egiaztatu beharko dute. Norbait falta dela seguru bazaude, esan irakasleren bati edo Eskolako langileei.

2. SEGURTASUNA LABORATEGIETAN

3. ISTRIPU KASUETAN NOLA JARDUN

4. UPV/EHUko PREBENTZIO ZERBITZUA