Ziurtagirien eskariak

 

¡GARRANTZITSUA! Interesatuak berak egin behar du, NANa aurkeztuta. Gestio hori egitera interesduna bera joan ezin bada, beste bati eskuordetu ahalko dizkio eginkizunak, horretarako baimena eta NANaren fotokopia emanez. Baimena jasotzen duenak bere NANaren fotokopia ere aurkeztu beharko du.

  1. AZKEN IKASTURTEKO KALIFIKAZIOEN AGIRIA
    Ikasleak, ikasturtea behin amaituta, ikasturteko horretako kalifikazioen agiria eska dezake, NANa aurkeztuta. Agiri hori doan ematen da, eta informaziorako baino ez da izango.
  2. IKASLEAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA
    Ikasleak nahi duenean eska dezake bere ZIURTAGIRI AKADEMIKOA, baina gomendagarria da eskatzea ikasketak bukatu eta gero, curriculumarekin batera aurkezteko.
    • Eskaera web bidez (ikaslea matrikulatuta baldin badago)
    GAUR programan (http://gestion.ehu.es/gaur), espedienteak kontsultatzeko atalean, "Akademi ziurtagiri pertsonala (AZP) eskatzeko" aukeran. Ordainketa egin daiteke ordainketa pasabidea erabilita, banka elektronikoaren bitartez (erabiltzailea izanez gero), kreditu txartela erabilita (titularra izanez gero), edo bankuko ordainagiriaren bidez. Paperean eskatu ezean, ziurtagiria digitala izango da eta ikaslearen posta elektronikora iritsiko da.
    • Eskaera ikastegiko idazkaritzan
    Ziurtagiria eskatzeko orria bete behar da. Tasak ordain daitezke eskaera egitean ematen den ordainagiriaren bidez bankuan, ordainketa pasabidea erabilita, banku elektronikoaren bitartez (erabiltzailea izanez gero), edo kreditu txartela erabilita (titularra izanez gero). Paperean eskatu ezean, ziurtagiria digitala izango da eta ikaslearen posta elektronikora iritsiko da.

Gida honen edukia informatiboa da soilik eta ez da legezkoa. Horrenbestez, ezin izango da erabili inolako eskaerarik egiteko edo errekurtso administratiborik jartzeko