UPV/EHUren Zerbitzuen Kartak
Azken urteotan, hainbat herri-administrazio zerbitzuen karta izeneko erremintaz jabetuz joan dira. Zehatza izateko, edozein administrazio-unitatek elaboratutako dokumentua da, non erabiltzaileei informatzen zaien ardurapean dituen zerbitzuez eta onartutako kalitate-konpromisoez, baita zerbitzu haienganako erabiltzaileek dituzten eskubide eta betebeharrez ere.
UPV/EHUk apustu egin du zerbitzuen kartak elaboratzeko eta berraztertzeko berariazko eredua ezartze aldera. Horretarako, Zerbitzuen Karta Osatzeko eta Ebaluatzeko Gida diseinatu du, UNIKUDE gestio aplikatiboa garatu du eta prestakuntza saioak eman ditu aholkularitzan eta talde-lanean oinarritutako metodologiaz baliatuz.
3 Campuseko 12 administrazio-unitateen 80 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute zerbitzuen kartak elaboratzeko lehen deialdian. Berriki, XVIII. Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astearen esparruan, haietariko hiru unitatek beren esperientziak aurkeztu dituzte. Denek nabarmendu dituzte zerbitzuen kartak garatzeak dakartzan onurak, besteak beste, talde-lanean jarduteko, lankideek zer egiten duten ezagutzeko, jarduerak hobeto koordinatzen ikasteko eta lan prozedurak berraztertzeko aukera izan dutela.
Zerbitzuen karta bat zertan datzan, nola elaboratzen eta berraztertzen den eta unibertsitateko zein administrazio-unitate izan diren zerbitzuen karta ezartzen aitzindari ezagutu nahi baduzu, taupada hau irakurri ezazu. Hedatze prozesuak hasi besterik ez du egin.