Eduki publikatzailea

Ehusfera, UPV/EHUko blogosfera

Ehusfera, UPV/EHUko blogosfera

Azken urteotan, teknologia berriek komunikazio arloa irauli egin du. Internet funtsezko erreminta bilakatu da, eta blogak -komunikabide berria izanik- indarrez hedatu dira sare birtualeko erabiltzaileen artean. Politika, kazetaritza, ikerketa, kirola eta beste esparru askotako profesionalek blogak erabiltzen dituzte hainbat gairen inguruan beren ideiak, esperientziak eta iritziak modu errazean eta zuzenean zabaltzeko.

Gure unibertsitate komunitateak -atzean ez geratzeko- ehusfera garatu zuen, hots, UPV/EHUko blogosfera. Guk ere ehusfera gure egin genuen, eta 2012ko irailean TAUPADA izeneko bloga abian jarri genuen kalitateari eta gestio hobekuntzari buruzko gaiak lantzeko asmoz. Taupada honen bidez, animatzen zaitugu honako helbide honetan dagoen gure bloga jarrai dezazun: https://www.ehu.eus/ehusfera/taupada/