Eduki publikatzailea

Taupada: Berdintasunari buruzko glosario (III)

AZPren Prestakuntza webgunean, "TAUPADA" berria jarri dugu, ezagutza dosi txikian, modu argian eta laburrean zabaltzeko.

UPV/EHUko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Planean aurreikusitakoa egiteko, Berdintasunerako Batzordeak eta Zuzendaritzak berdintasunari lotutako glosarioa egitea erabaki zuen, unibertsitate-kide guztiek berdintasunari lotutako hitzen esanahiaren jabe direla ziurtatzeko. Orain arte, gai honekin lotutako bi taupa aurkeztu dizkizuegu; oraingo honetan, hirugarrena duzue eskura. Gaiak, honakoak dira: genero indarkeria, jazarpena eta bereizkeria.

Zure posta elektronikoan aldian-aldian taupadak jaso nahi badituzu, jakinarazi: