PROFESIONES_REGULADAS

LANBIDE ARAUTUAK

PSIKOLOGIA KLINIKOA

Psikologia klinikoaren espezialistaren titulu ofiziala (EBO):

Osasun lanbideak arautzeko legearen 21. artikuluak prozedura bat ezartzen du osasunaren zientzietako osasun espezialitateetarako hezkuntza programak onartzeko. Psikologia klinikoaren espezialitaterako batzorde nazionalak egina du espezialitate honetarako hezkuntza programa, osasun zientzietarako espezialitateen kontseilu nazionalak berretsita, berori izanik osasun eta gizarte politikarako eta hezkuntza ministerioen aholkularitza organo.

Ondoko esteka honetan, kontsultatu ahal dituzu psikologia klinikoaren espezialitatearen definizioa, profila eta eskumenak, bai eta hezkuntza programa ere: http://www.boe.es/boe/dias/1998/12/02/pdfs/A39538-39542.pdf

Espainiako Psikologiaren kontseilu orokorrak ere informazioa eskaintzen du psikologia klinikoaren espezialitateari buruz: http://www.cop.es/index.php?page=especialidad-clinica

OSASUN PSIKOLOGIA OROKORRA

Legeria:

  • 2011ko martxoaren 29an, gizarte ekonomiari buruzko legea, seigarren xedapen gehigarrian, mintzo da psikologiako lizentziatu/graduatuen egin ditzaketen osasun jarduerez. Berta dio, 12 hilen epean, osasun psikologiaren jarduera eta lanbide honetarako sarbidea arautu behar dela. Behin behineko prozedura ere ezarri zen lege hori indarrean jarri bitartean. http://www.boe.es/boe/dias/2011/03/30/pdfs/BOE-A-2011-5708.pdf
  • 2011ko urriaren 4an, osasun publikoari buruzko lege orokorrak psikologia arautu zuen osasunaren arloan eta lanbide honetan jardun ahal izateko bidea, ere bai, master bat eginda (OPO). Xedatu zen gobernua, 6 hilen epean, OPO masterren ikasketa planen baldintza orokorrak ezarri behar zituela. Ezarri zen lehengo legean jasotako behin behineko prozedurak 3 urtetan iraunen zuela, lege hori indarrean jarri eta gero. Hau da 2014ko urriaren 4ra arte. http://www.boe.es/boe/dias/2011/10/05/pdfs/BOE-A-2011-15623.pdf
  • 2013ko ekainaren 4an EBOn argitaratu zen lanbiderako sarbidea ematen duen OPO masterren ikasketa planen baldintzak ezartzen dituen ministro kontseiluaren erabakia. http://www.boe.es/boe/dias/2013/06/04/pdfs/BOE-A-2013-5872.pdf
  • 2014ko ekainaren 14an argitaratu zen OPO masterreko tituluak egiaztatzeko betebeharrak jasotzen dituen agindua. http://www.boe.es/boe/dias/2013/06/14/pdfs/BOE-A-2013-6412.pdf

 

OPOren helburuak eta profil profesionala:

Osasun publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2001 legearen zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz: "Lizentziatu edo graduatu mailako Osasun Psikologia Orokorraren tituluko osasun lanbide arautuan jardunen dira, osasun lanbideak antolatzeko azaroaren 21eko 44/2003 legearen 2. artikuluan adierazitako baldintzetan, osasunaren sektorean zein bere kontura edo beste baten kontura aritzen diren psikologiako lizentziatu edo graduatuak, betiere, aipatutako unibertsitate tituluaz gain osasun psikologia orokorraren masterreko titulu ofiziala baldin badute; master hauen ikasketa planak, irakaskuntzaren ardura edozein unibertsitaterena delarik ere, unibertsitate irakaskuntza ofizialak antolatzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 errege dekretuaren 15.4 artikuluak adierazitako aurreikuspenekin bat etorriko direlarik. Azaroaren 21eko 44/2003 legearen 6.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, osasun psikologo orokorrari dagokio psikologiaren arloko ikerketa, azterlan, balioespen eta esku hartzeak egitea, pertsonak bere osasunaren egoera orokorra sustatu eta hobetzen dituen portaera eta jardueren alderdietan, betiere jarduera hauek bestelako osasun profesionalen arreta espezializatua behar ez denean".

Osasun psikologiaren arautzearen inguruko galderak eta erantzunak (INFOCOP):