Aipamen historikoa

Psikologia Fakultatearen Ibilbidea laburra bada ere, fakultatea izan baino lehen beste baten menpeko atala izan zen. Laburbilduz, ondokoa izan da gure ikastegiaren bizitza urratsez urrats:

1978ko martxoaren 10eko Errege Dekretuaren bidez (EAO, apirilaren 24koa) Bilboko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako Fakultatea sortu zen (artean ez zegoen Euskal Herriko Unibertsitaterik). Orduan Donostiako ikastegi eskuordetu zena Zorroagan egon zen, eta klaseak 1978ko azaroaren 27an hasi ziren.

1979ko urtarrilaren 25eko Aginduaren bidez (EAO, 1979ko martxoaren 16koa) Bilboko Unibertsitateko Filosofia, Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Ataleko lehenbiziko ikasketa plana onetsi zen.

1982ko maiatzaren 28an (EAO, ekainaren 4koa) errege dekretu baten bidez baimena eman zen Gazteizen Filologia, Geografia eta Historiako Fakultatea eta Donostian Filosofia eta Hezkuntz Zientzien Fakultatea eratzeko. Bi atalok Filosofia eta Letretako Fakultatetik bereizi ziren. Psikologia (Filosifia eta Pedagogiarekin batera) fakultate berriaren atala da.

1990eko uztailaren 30eko Errege Dekretuak (EHAO, abuztuaren 13koa) Euskal Herriko Psikologia Fakultatea eratzea onetsi zuen. Behin betiko autonomia 1993ko azaroaren 19an lortu zen, Psikologiako Ikasketa-Plan Berria onetsi zenean (EAO, 1994ko martxoaren 3koa).

Fakultateko eraikuntza berria, Ibaetako Kanpusean

1993/94 ikasturtean ikasketa planak aldatu ziren. Aldi berean, egoitza aldatu genuen, eta Ibaetako Campusera etorri ginen. Ikasketa plan horien itzalpean eta eraikin berrian ikasi zutenen lehenbiziko promozioa 1997/98 ikasturtean lizentziatu zen.

2010/2011 ikasturtean egun indarrean dagoen ikasketa plana ezarri zen, ikasketa planak Europako Unibertsitate Eremura egokitzearen ondorioz. Psikologiako gradudunen lehenbiziko promozioa 2012/2013 ikasturtean atera zen.