Mugikortasun programak: fakultateko ikasleak

ONGI ETORRI UPV/EHUko PSIKOLOGIA FAKULTATEKO IKASLEENTZAKO TRUKE PROGRAMETARAKO ATALERA!

Interesatuta bazaude UPV/EHUk hitzartuta dituen mugikortasun programaren bat egiteko Nazioarteko Hedakuntzarako Errektoreordetza bidez, espero dugu hemen aurkituko duzula beharrezko duzun informazioa esploratzeko eta, beharbada, zure desioa betetzeko.

Nor da fakultateko truke programen arduraduna?

Psikologia Fakultateak sustatu, zabaldu eta bidea erraztu nahi du, Nazioarteko Harremanen arloko Dekanordetzaren bidez, ikasleek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek gure unibertsitateak garatutako nazioko eta nazioarteko truke programetan parte har dezaten.

Aitziber Azurmendi da gure fakultateko truke programak kudeatzeko arduraduna eta, Nazioarteko Hedakuntzako dekanordea denez, honako eginkizunez arduratzen da:

  • Mugikortasun programak planifikatzen ditu, hau da, prozesuaren jarduerak eta jarraipena.
  • Mugikortasun hitzarmenak sustatzen ditu beste unibertsitate batzuekin.
  • Parte hartuko duten ikasleak hautatzeko irizpideak ezartzen ditu.
  • Mugikortasun programetako ekintzak inplementatzen ditu.
  • Ikasleei aholkuak eman eta orientatu egiten ditu gai akademikoetan.
  • Aitortu eta, behar izanez gero, egiaztatu akademikoki mugikortasunak iraun bitartean egindako irakasgaiak.
  • Mugikortasunaren kudeaketaren emaitzen txostenak egiten ditu, baita hobekuntzarako proposamenak ere.

Arantza González teknikaria eta Txelo Yurramendi bulegoburua dira truke programen administrazio gestioaz arduratzen direnak.

Zer truke programatan hartu ahal dut parte?

  • ERASMUS programan
    (Europako unibertsitateen arteko mugikortasuna).
  • LATINOAMERIKA ETA BESTE NORAKOAK programan
    (Latinoamerikako eta nazioarteko beste toki batzuetako unibertsitateen arteko mugikortasuna).
  • SICUE-SÉNECA programa
    (Espainiako beste unibertsitateen arteko mugikortasuna).

OHARRA: SICUE programan, akordio akademikoaren barruan, ezin izango da gainditu ez diren irakasgairik sartu. Horretaz gain, mugikortasun programaren babesean ez da onartuko GRALa egiterik, jatorrizko unibertsitatean nahitaez egin behar delako.

Zer jakin behar du mugikortasuneko ikasle batek bertan ito gabe

 

  1. Nahitaezkoa da akordio akademiko bat izatea, helburuko herrialdera joan BAINO LEHEN. BETI. Nahitaezkoa da GAUR programaren bidez egitea.
  2. Akordio akademikoa aldatu ahal da, baina data batzuk baino lehen besterik ez:
    • Lehenengo lauhilekoan bazoaz:
      Aldaketa egiteko azken eguna: azaroak 15
    • Ikasturte osorako edo 2. lauhilekoan bazoaz:
      Aldaketa egiteko azken eguna: apirilak 15

    DATA HAUETATIK AURRERA EZIN EGIN DAITEKE INOLAKO ALDAKETARIK AKORDIO AKADEMIKOAN.

  3. Akordio akademikoak koherentea behar du izan zeure matrikularekin. Ziurtatu akordioan dituzun irakasgai guztiak matrikulatuta dituzula.
  4. EZ DA KALIFIKATUKO helburuko herrialdean egindako irakasgairik, akordio akademikoan agertzen ez bada.
  5. Ez ahaztu egonaldiaren hasierako ziurtagiria eta egonaldiaren amaierakoa bidali behar dituzula LEIOAko Nazioarteko Harremanen bulegora. Ahaztuz gero, EZ DUZU LAGUNTZARIK JASOKO.
  6. Egonalditik bueltan zaudela, KALIFIKAZIOAK EKARRI BEHAR DITUZU. Ahal izanez gero, agiri ofizialarekin hobe, bestela, ezin bada, ez du axola. Garrantzitsuena da zuen kalifikazioak jarri ahal izan ditzagula, automatrikula egingo baduzu (uztailaren bigarren hamabostaldian izaten da) gainontzeko ikasleekin batera eta hautazko irakasgaiak eta praktikak egiteko tokia ahalik eta baldintzarik onenetan aukera ditzazun.