Osasun Psikologia Orokorra Masterra

2020-2021 ikasturtea

Merezimenduen balorazioa

  • Espedientea: Espediente akademikoa (%90)
  • Ingelesa: Ingeleseko titulazio ofiziala (B1=3; B2=5; C1=8 eta C2=10) (%10)

Egutegia

IZEN EMATEA Martxoaren 30etik maiatzaren 22ra
ONARPENA Ekainaren 19an
BERRESPENA Ekainaren 20tik 26ra
MATRIKULA Uztailaren 27tik 30era

Kontuan izan behar da sarrera nota kalkulatzeko kontuan hartuko den espedientearen batez besteko nota izen ematearekin batera aurkeztutako espedientean agertzen dena izango dela. UPV/EHUko ikasleen kasuan, 2020ko maiatzaren 22ko nota izango da.

Izen ematea

2020-2021 ikasturtean Osasun Psikologia Orokorra Masterra egin nahi duten ikasleek martxoaren 30etik maiatzaren 22ra bitartean eman behar dute izena.

Izen ematea ONLINE bidez egingo da.

  • NANa, bizileku txartela, nortasun zedula edo pasaportea.

  • Ikasketen ziurtagiria, karrerako irakasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak adierazita (UPV/EHUko ikasleek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu behar).
    Masterra egin nahi duten graduko azken mailako ikasleek, oraindik titulua eskatzeko moduan ez badaude, izena eman beharko dute eta onartua izango da baldin  eta matrikula egitean titulu hori badute.

  • Psikologiako gradu edo lizentziatura titulua.

  • Ingeleseko titulazio ofiziala.

  • Eranskin gisa gehitu hizkuntza hautatzeko dokumentua.

Onarpena

Ekainaren 19an argitaratuko da onartuen zerrenda.

Izen ematearen egoera (onartua, baztertua edo itxaron zerrenda) hemen kontsultatu ahal izango da: izen ematearen egoera.

Berrespena

Ezinbestekoa da izen ematea BERRESTEA masterrean matrikulatu ahal izateko.

Masterrean BEHIN BETIKO onartutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute GAUR aplikazioan plaza berresteko argibideekin.

Ekainaren 20tik 26ra berretsi beharko da.

Matrikula

Matrikula presentziala uztailaren 27tik 30era
Tokia:Psikologia Fakultatea

Matrikula egiteko behar den dokumentazioa:

Automatrikula. Aurreko ikasturteetan matrikulatutako ikasleak.

Automatrikula: Uztailaren 27tik 30era

Matrikula online bidez egingo da 2020ko uztailaren 27tik 30era, aurrez hitzordua hartuta. UPV/EHUren webgunean argitaratuko da matrikulak formalizatu behar diren eguna. Matrikula formalizatzen ez badute esleitutako egunean, aurrerago formalizatu ahal izango dute matrikula egiteko ezarritako epean.