Kalitate politika

Kalitate Politika

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateak konpromisoa dauka etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko, bat etorrita egungo kalitate eta bikaintasun estandarrekin eta UPV/EHUren balio, misio eta ikuspegiarekin.

2003az geroztik, dekanotza talde ezberdinek kalitatearen kultura bultzatu dute gestioan, eta hainbat ekintza eta lorpen izan dira arlo horretan: kalitate batzordea eratu da; hobekuntza taldeak sortu dira; eta gestioren etengabeko hobekuntzako bi Konpromiso Diploma lortu ditugu, 2007an eta 2009an, Euskalitek emanda (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa).  Horrez gain, 2005ean hasita, autoebaluazioak egin ditugu, EFQM (European Foundation for Quality Management) eta Audit ereduak oinarri hartuta, eta Prozesukako Gestio-Sistema berrikusiz eta eguneratuz. Gainera, 2013. urtean Audit Unibertsitate-prestakuntzaren kalitatearen barne bermeko sistemaren ezarpenaren egiaztagiria lortu da.

Autoebaluaziorako, adierazle giltzarrien arabera lortutako joera eta emaitzen analisia  eta interes-talde ezberdinen premien analisia egiteko prozesu sistematiko honek oinarri jarri du Psikologia Fakultatearen hurrenez hurreneko plan estrategikoak osatzeko. Gaur egun, 2015-2019 Plan Estrategikoa dago indarrean. Ikastegiak bere jardunaren berri ere ematen du unean uneko gestio-txostenak argitaratuta, urteroko gestio-planen barruan ohi direnak, bai  eta adierazle giltzarrien joera eta emaitzei buruzko informazioa ere.

Ikastegiko Gestio-Sistemak Unikude Plataforma (gestiorako online aplikazioa) erabiltzen du, gure Fakultatean kalitatea bermatzeko barne sistemaren jarraipena egiteko eta sistema hori hobetzeko erreferentea.