Psikologia ikasi nahi dut?

Beharbada uste duzu Psikologiak irteera profesional gutxi dauzkala. Segurutik norbait imajinatzen ari zara diban batean etzanda, bere haurtzaroa kontatzen alboan koaderno batean oharrak hartzen dagoen beste norbaiti. Baina Psikologia hori baino gehiago da, askoz-askoz gehiago. Izan ere, Psikologia da gaur egun aukera eta irteera gehien dauzkan karreretako bat. Batetik, aukera ugari dauzkazu Psikologia Klinikoa, Hezkuntzaren Psikologia, Laneko Psikologia eta Gizarte Eskuartzeko Psikologia bezalako arlo tradizionaletan. Horietan psikologoak erronka berri eta kitzikagarriekin lotutako eskari asko jasotzen ari dira, hala nola larrialdiak kudeatzea, epaitegi eta auzitegietan lan egitea, enpresetan lan talde kolaboratiboak bultzatzea, hezkuntzaren arloan lan egitea edo gure gizarte kulturaniztun honetan familia errealitate berriei arreta ematea. Baina hori ez da guztia. Gizartea azkar aldatzen da, eta Psikologia aldaketa horietara eta haien eskakizunetara egokitu behar da, erantzun irudimentsuak emanez "enplegu zoko" berrietan. Ildo horretatik hainbat aukera zabaltzen dira zure etorkizun profesionalerako: adin gutxiko arau hausleei arreta ematea, cyber bullying-a bezalako delitu bide berrien aurrean; bizi kalitatea hobetzeko zerbitzuak, kultur zerbitzuak eta aisialdi zerbitzuak; ingurumenarekin zerikusia duten zerbitzuak, hala nola energia baliabideen kudeaketa edo natur guneen babesa; kirolaren psikologia, aurrera gelditu barik doan arloa, eta futbol taldeek hainbeste eskatzen dutena; eta, finean, hirugarren sektoreko lan ildo berriak, non psikologoek ekarpen garrantzitsuak egiten dituzten nazioarteko lankidetza programen diseinuan.

Ez da dena eskola ematea: ikertu ere egiten dugu.

Gure fakultatean ikerketa ildo horiek denak nola jorratzen diren ikus dezazun, hemen aurkezten dizkizugu gure ikertaldeak, bizi-bizi baitabiltza arlo horietan lanean. Batek daki, agian baten bat zure zain dago.

Ate Irekien aurkezpena