Aurkezpena

Gure taldearen ikerketa arloak C-C loturak sortzeko, kimika organikako erreakzio kontzertatu zein pausokoen azterketa du helburu. Halaber, prozesu hauen estereokontrolaren jatorria aztertzen da. Gaurdaino, ikertu ditugun erreakzio nagusiak ondorengoak dira:

  • Zikloadizioak [1+2], [2+2], [3+2], [4+2], [8+2]
  • Elektroziklazio termikoak
  • Erreakzio aldoliko eta antzekoak (Henry, Mannich,…)
  • Mota I eta II-ko erreakzio diotropikoak

Bestalde, gure ikerketa taldearen jakin-mina onkologian erabilgarriak diren molekula bioaktiboen diseinu eta sintesira hedatzen da, jatorri epigenetikoa duten minbizirako diana terapeutikoetan bereziki. Ildo honetan, gaurdaino gure taldeak ondorengo arloetan egin du lan:

  • Integrina-estekatzaile elkarrekintza (VLA4-VCAM1, LFA1-ICAM1)
  • Histonen desazetilasak (HDCA, sirtuinak)
  • ADN-aren metiltransferasak (DNMT)
  • Histonen desmetilasak (JMJD2A)

Gertakari hauen guztien ikerketarako teoria-esperimentu sinergian oinarritzen gara, teknika teoriko-konputazionalaz gain, kimika organiko sintetikoa erabiliz.