Eduki publikatzailea

IKD-Jendartea 2019. EHUagenda 2030: IKD i3 esperientzien elkargunea

Noiz eta non

Noiztik: 2019/11/13 Noiz arte: 2020/04/29, 00:00 - 00:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUk 2019. urtean eguneratu du bere IKD ikaskuntza-irakaskuntza eredua (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) Europa mailan sustatzen ari diren orientazio pedagogikoekin eta gizakioi eta planetari eragiten diguten arazo handiei erantzuteko Garapen Iraunkorreko 2030 Agendak biltzen dituen helburuekin bat etortzeko. Horren guztiaren emaitza IKD i3 estrategia da, ikaskuntzaren, ikerketaren eta Iraunkortasunaren artean, elkarren biderkatzaile diren harremanak lantzen dituena (ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna), ulertzen baitugu biderkaketa horren produktuak unibertsitate honetan ikasten duten pertsonen formakuntza indartuko duela. Elkargune honetan norabide hau hartu duten lehen ekintzak partekatuko dira, eta haien arteko elkarrizketa eta trukea erraztuko dituzten dinamikari hasiera emango zaio.

IKD i3 estrategiaren norabidea dagoeneko hartuta duten esperientziak erakusteko aukera izango da. GIHekin bat egiten duten ikaskuntza-irakaskuntza proiektu berritzaileak eta era askotako ekimenak aurkeztu ahal izango dira poster formatuan. Horretarako argibideak laster argitaratuko dira webgune honetan.