Eduki publikatzailea

irakasBERRI (Irakasle Berrien Harrera eta Orientazioa)

2018-2019 ikasturtea

Irudia

 

Ekimen hau Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean azken hiru urteetan lanean hasi diren irakasleei eskaintzen zaie.

Gaur egun, UPV/EHUko irakasle baten ibilbidea, beste bide batzuetatik datozen irakasleak badauden arren, ikerketaren bidez hasi ohi da (doktoregoa), eta ondoren kanpoko akreditazioa lortuz jarraitu, une horretan irakasle atxiki edo haren baliokide den beste figura batean kontratatua izatera helduz. Hala eta guztiz ere, irakasle berriek oinarrizko erreferentziak behar dituzte, UPV/EHUk nola funtzionatzen duen eta zer egitura duen jakiteko, eta unibertsitateari buruzko informazio orokorra ere behar dute.

Irakaskuntzako beste mailetan irakasle izateko trebakuntza ezinbestekoa den bezala, kasu honetan ez dago aldez aurretik formakuntza pedagogikoa jaso dela ziurtatu beharrik, eta honek, hainbat kasutan, irakasle berriari nolabaiteko kezka sorrarazten dio bere egunerokoan.

Hori horrela, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak (SAE-HELAZ) Irakasle Berriei harrera egin eta gutxieneko orientazio batzuk eman nahi dizkie.

Beraz, ekimen honek behar honi erantzun nahi dio, eta informazioa eman nahi die irakasle berriei, gai izan daitezen:

  • Inguratzen dituen testuinguru instituzionalaz jabetzeko.
  • Gogoeta egiteko aurretik egin duten ibilbideari eta gaitasun beharrezkoei buruz UPV/EHUko profesional akademiko onak izateko.
  • SAE-HELAZek eta beste zerbitzu batzuek eskaintzen dizkieten baliabideak ezagutzeko eta baliatzeko

 

Iraupena (4 ordu)
1. saioa (ordu bat)

 

  • SAE-HELAZen aurkezpena
  • Irakaskuntzarako gaitasunen garapena
  • UPV/EHUk eta SAE-HELAZek eskaintzen dizkizuten baliabideak
2. saioa (3 ordu)
  • Unibertsitatearen IKD eredua
  • Zure irakaskuntzan kontutan hartu beharreko alderdiak
  • Zure lanbidean maiz aurki ditzakezun egoera desberdinen aurrean nola jokatu Unibertsitateko arautegietan oinarrituz
  • Unibertsitateak eskaintzen dituen oinarrizko zenbait baliabide
  • Akreditazio prozesua

 

 

Datak eta lekuak (1.saioa)

Zure ikastegian ospatuko den bilerara etortzerik ez baduzu, beste bat hauta dezakezu

 

ARABA
Ikastegia Data Lekua
Farmazia Fakultatea

Azaroak 27 13:00

2.4. gela, Farmazia Fakultatean
Gasteizko Ingeniaritza Eskola Azaroak 23 12:00 S.3. gela, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea Azaroak 27 12:00 1.1 gela, (Hezkuntza) Hezkuntza eta Kirol Fakultatean
Letren Fakultatea Azaroak 30 12:00 0.07 gela, Letren Fakultatea
Lan Harreman eta Gizarte Languntza Fakultatea
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

 

BIZKAIA

Ikastegia

Data Lekua
Bilboko Ingeniaritza Eskola Azaroak 27 (12:00) P1G1A gela ( I eraikina, IGET), Bilboko Ingeniaritza Eskolan
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Azaroak 27 (14:00) A0.1 gela, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
 
Azaroak 28 (11:00) 2S08G gela, Bilboko Hezkuntza Fakultatean
Zientzia eta Teknologia Fakultatea Azaroak 28 (13:00) 0.21 gela, Zientzia eta Teknologia Fakultatean
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Azaroak 28 (15:30) Gradu Aretoa, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Azaroak 29 (13:00) 2.8. gela, Zuzenbide Fakultatean
Zuzenbide Fakultatea
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Arte Ederren Fakultatea Azaroak 29 (15:00) 1.G.9. gela, Arte Ederren Fakultatean

 

GIPUZKOA
Ikastegia Data Lekua
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola Azaroak 22, 13:00 Bilera gela (1. solairua), Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Informatika Fakultatea
Arkitektura Goi Eskola Azaroak 21, 12:30 Batzar gela, Arkitektura Goi Eskolan
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Kimika Fakultatea Azaroak 21, 10:00 7 gela, Kimika Fakultatean
Zuzenbide Fakultatea
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea Azaroak 22, 12:00 2.7 gela (Filosofia eta Antropologia), Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Azaroak 23, 12:00 0.3 gela, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean
Psikologia Fakultatea Azaroak 22, 10:00 0.7 gela, Psikologia Fakultatean

 

Datak eta lekuak (2.saioa)

Araba Abenduak 11 15:00-18:00 4 mintegia, Lan Harreman eta Gizarte Langintzan Fakultatean
Bizkaia Abenduak 12 15:00-18:00 7 gela, Biblioteka nagusiaren, 1. solairuan (Leioa)
Gipuzkoa Abenduak 13 15:00-18:00 3.2. gela, Ignacio Maria Barriola Zentroan (3. solairua)

 

 

Izen-ematea (irakasBERRIren 2. saioan)

2. saioan parte hartu nahi duten pertsonek hurrengo formularioa bete behar dute:

 

Izena eman formularioan