ERAGIN Irakasleak irakaskuntza-metodologia aktiboetan trebatzeko programa

  • Helburua: funtsezko laguntza eman ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoaren IKD eredua estimulatzeko, metodologia aktiboen bidez (Ikaskuntza Kooperatiboa, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza eta Kasuaren Metodoa).
  • Hartzaileak: arduraldi osoko UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak, hutsik ez dauden lanpostuetako ordezkoak izan ezik. Programan onartua izateko, parte-hartzaileak bere departamentuaren eta zentroko zuzendaritzaren oniritzia izan behar du.
  • Izena ematea: 14 egun, deialdia argitaratzen denetik kontatzen hasita (2014ko azaroaren 21etik 2014ko abenduaren 5a arte).
  • Iraupena: 2015eko urtarriletik 2016ko urtarrila/ekainera (inplementazioa ikasturteko lehen edo bigarren lauhilekoan egitearen, edota ikasturte osoan zehar egitearen arabera).

ERAGIN deialdiak