Irakaskuntza-gaitasunak UPV/EHUn

IKD eredu moldakorra da, ikaskuntza eta irakaskuntza modu orokorrean orientatzen duena, baina dagozkion testuinguruetan etengabe "kokatu" behar dena.  Irakaslearen ikuspegitik, ereduaren irakurketa bat egin daiteke; hau da, IKD ereduaren baitan zer espero daiteke irakasle batengandik? Galdera horri erantzuteko, Hasiberriak esperimentazio-programaren irakasle talde batek dokumentu bateratu bat egin zuen, eta irakasleen oinarrizko gaitasun hauek adierazi zituen:

  1. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak planifikatzea eta garatzea, ikasleen ikaskuntza autonomoa eta esanguratsua sustatzeko/bultzateko, metodologia aktiboen eta etengabeko ebaluazioaren bidez, eta ezarritako gaitasunen jabekuntzan laguntzea.
  2. Ikaslearekin elkarrekintzan aritzea, haren motibazioa pizteko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua garatzeko baldintza egokienak sortzeko.
  3. Hausnarketa eta autokritika egitea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan hobekuntzak sartzeko. Prozesu horrek etengabeko prestakuntza jasoko du ikasgaiaren edukian bertan, baita irakasteko teknologia eta metodologia berrietan ere.
  4. Talde-lana egitea eta irakasleekin eta unibertsitateko gainerako langileekin koordinatzea, eta parte-hartze aktiboa izatea, erakundearen dinamikan.
  5. Lurralde- eta gizarte-garapenarekin konprometitzea, gizarteko eta laneko beharrei erantzuteko, eta ikasleak orientatzea, aurrera egiten laguntzeko arlo akademikoan,  profesionalean eta sozio-pertsonalean.