ICONO_DIPTICO

banner_zeinu_bienvenida

V ENCUENTRO DE LOS SERVICIOS DE ATENCION

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako Unibertsitate zerbitzuen sarearen V. Jardunaldiak

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako Unibertsitate zerbitzuensarearen V. Jardunaldiak

Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitatera, 2014ko urriaren 23 eta 24ean Donostian ospatuko diren Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Unibertsitate Zerbitzuen Sarearen V. Jardunaldietara.

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako unibertsitate zerbitzuetako profesionalez osatutako eztabaida topalekuaren aurtengo leloa "nabarmen izan" da. Ikustezina dena ikusarazi nahi dugu, nabarmen egin, desgaitasunak dituzten ikasleentzat, gure unibertsitate zerbitzuentzat eta baita ere gure sarea nabarmendu, SAPDU sarea.

Horrexegatik lan talde desberdinak jakin-mina piztuko duten gaiak prestatzen ari dira unibertsitateetan berdintasunaren alde lan eginez.

Ongi etorria ematea espero dut eta elkarrekin gogoeta egitea edertasun paregabea duen Donostia hirian bere inguruaz eta kultur eskaintzaz gozatuz.

Izen eman eta parte hartzea animatzen zaituztegu!

Jaso ezazue agur bero bat.

 

Maite Zelaia Garagarza
Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordea
Euskal Herriko Unibertsitatea

DIPTIKO_BANNER

Universidad del País Vasco SAPDU Servicios de Apoyo a Personas con Discapacidad en la Universidad Fundacion Once Fundacion Universia