2020-2021 ikasturtean zenbait gradutarako onarpena hizkuntzaren arabera

2020-2021 ikasturteko onarpenari begira, gure unibertsitateko zenbait gradutara sartzeko, euskara edo ingelesaren B2 maila, kasuan kasu, egiaztatu beharko da aurretiko izen-ematearen berrespena egiterako orduan.

Euskarazko B2 maila egiaztatzeko graduak:

ARABAKO CAMPUSA

  • Haur Hezkuntza (euskaraz)
  • Lehen Hezkuntza (euskaraz)
  • Lehen Hezkuntza (hirueleduna)

BIZKAIKO CAMPUSA

  • Haur Hezkuntza (euskaraz)
  • Haur Hezkuntza (hirueleduna)
  • Lehen Hezkuntza (euskaraz)
  • Lehen Hezkuntza (hirueleduna)
  • Medikuntza (euskaraz)

GIPUZKOAKO CAMPUSA

  • Haur Hezkuntza (euskaraz)
  • Lehen Hezkuntza (euskaraz)

Euskarazko hizkuntzaren jakintza egiaztatu beharko da ondoren adierazten den modu hauetako baten bidez:

B2 mailako egiaztagiriak aurkeztuz, bat etorrita euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dekretua aldatzen duenarekin.

www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/euskarazko-baliokidetzak/

 

Egiaztagiri hau aurkeztuz, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara maila hizkuntza tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak aipatzen duena, alegia.

www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2012/04/1201701e.shtml