2020an UPV/EHUn sartzea eta onartzea, koronabirusak sortutako alarma-egoeraren ondorioz

UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOA (USE)

Euskadin, Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa uztailaren 6an, 7an eta 8an izango dira. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, UPV/EHUrekin koordinatuta, gaur goizean Hezkuntza Konferentzian bideokonferentzia bidez parte hartu ondoren hartu du erabakia.

Egutegiak jasotzen du, beste zenbait dataren artean, emaitzak uztailaren 14an argitaratuko direla; ezohiko proba berriz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an, eta hauen emaitzak uztailaren 27an.

Eusko Jaurlaritzak egutegi hau ezarri du, aurreikusiz, kasurik txarrenean, ekainaren hasierarako berriz ere eskolak eman ahal izango direla.

Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren egiturari eta edukiei dagokienez, bere eskumen-berezitasunagatik definitutako eskumen-eremuan oinarrituta, Euskadi arduratuko da egungo probak egokitzeaz, ebaluazio-irizpideak berrikusteaz edo proba mota malgutzeaz. Lan hori Euskal Herriko Unibertsitatearekin koordinatuta egingo da.

 

25 ETA 45 URTETIK GORAKOENTZAKO SARBIDE PROBAK

25 urtetik gorakoak eta 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak ekainaren 12an izango dira.

Hemen ikus daiteke probaren egutegia eta ordutegia:

Probetarako ordutegia

UPV/EHUn ONARTUA IZATEA

OHAR GARRANTZITSUA: Gasteizko Hezkuntza eta Kirola Fakultateak, Bilboko Hezkuntza Fakultateak eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak B2 mailako euskararen ezagutza ziurtatzearen eskakizuna ikasturte bat atzeratzea erabaki dute, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan onartua izateko.

Beraz, 2020-2021 ikasturterako ez da beharrezkoa izango.

 

Unibertsitatean onartua izateko egutegia