Ohiko galderak 2021: 1.go mailako matrikula
- Zer gertatzen da matrikula egiteko hitzordura berandu helduz gero edo data pasatuz gero?
- Noiz egin dezaket behin-behineko matrikula?
- Zeintzuk dokumentu behar ditut matrikula egiteko?
- Matrikula ordaintzeko zeintzuk modalitate daude UPV/EHUn?
- Joan daiteke beste pertsona bat nire ordez matrikula egitera?
- Non egin behar dut matrikula?
Zer gertatzen da matrikula egiteko hitzordura berandu helduz gero edo data pasatuz gero?
Dagokizun egunean ez bazoaz matrikula egitera plazari uko egiten diozula konsideratuko da eta gal dezakezu beste onarpen berri bat egin bada.
Noiz egin dezaket behin-behineko matrikula?
Dokumentu bidez (beste unibertsitate publiko batean egindako eskaria aurkeztuz) egiaztatzen baduzu beste unibertsitate publiko batean onartzearen zain zaudela, behin-behineko matrikula egin ahal izango duzu.
Zeintzuk dokumentu behar ditut matrikula egiteko?
Ikasle guztiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Datu estatistiko eta ekonomikoen inprimakia.
- NANaren edo pasaportearen fotokopia.
- Argazki bat, atzean izena eta deiturak idatzita.
- Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia.
- Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena.
- Matrikulako prezio publikoetatik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, ikasketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera. Horrela, familia ugariak, terrorismoaren biktimak eta horren senideak, ezgaitasunen bat duen kideren bat duen familia eta genero-indarkeriaren biktimen kasuetan, ikasleak administrazio edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko du, eta bertan 2021eko urtarrilaren 1ean etxe horretan bizi ziren guztiak agertuko dira.
Matrikula ordaintzeko zeintzuk modalitate daude UPV/EHUn?
-
Bankuko kontu bat helbideratzea (2 epe gehienez ere)
-
Ordainagiri pertsonalizatua/bankuko txartela (2 epe gehienez ere)
Joan daiteke beste pertsona bat nire ordez matrikula egitera?
Bai, beti ere ikaslearen ordez doan pertsona idatziz baimendua bada eta hitzorduaren egunean eta orduan agertzen bada behar diren dokumentuekin.
Non egin behar dut matrikula?
Onarpen-zerrendan agertzen den lekuan.