Unibertsitatera sartzeko proben ordutegia - 2018 urtea

Ohiko deialdia: ekainaren 6, 7 eta 8an Ezohiko deialdia: uztailaren 4, 5 eta 6an

Ordutegia

Probaren ordutegia (behin-behinekoa)
  Asteazkena Osteguna Ostirala
08:45 – 09:00 Aurkezpena - -
09:00 – 10:30
  • Euskara eta literatura II
  • Gaztelania eta literatura II
  • Atzerriko hizkuntza II (Ingelesa)
10:30 – 11:15 Atsedenaldia
11:15 – 12:45

 

  • Espainiako historia
  • Matematika II
  • Geografia
  • Artearen Oinarriak II
  • Fisika
  • Arte eszenikoak
  • Atzerriko Hizkuntza (Alemana, Frantzesa)
12:45 – 13:30 Atsedenaldia
13:30 – 15:00 Atsedenaldia
  • Filosofiaren Historia
15:00 – 16:30
  • Kimika
  • Latina II
  • Diseinua
  • Biologia
  • Artearen Historia
  • Grekoa II
-
16:30 – 17:15 Atsedenaldia -
17:15 – 18:45

 

  • Gizarte zientziei aplikaturiko matematika II
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Geologia
  • Enpresaren Ekonomia
  • Ikus-entzunezko Kultura II
-

 

AURKEZPENA

Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari.  Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

 

Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK

Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak  bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan (11:15 edo 17:15) badira, lehenengo orduko azterketak (09:00 edo 15:00) hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.

MARRAZKETA TEKNIKOA II

Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK

Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.