Unibertsitatera sartzeko probaren matrikula

Ezohiko deialdirako matrikularen epea: ekainaren 23tik 28ra

A.- Euskal Autonomia Erkidegoan batxilergoko 2. maila edo goi-mailako heziketa-zikloetako azken maila egiten ari diren ikasleentzat:

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe batean ikasten ari bazara, 2022ko maiatzaren 18tik 27ra behin betiko matrikula egin behar duzu, ohiko deialdian batxilergoa gainditu baduzu eta ekainaren 23tik 28ra ezohikokoak.

  • ​​​​​​Behin-behineko matrikula egin ez baduzu, Unibertsitatean alta eman behar duzu. Horretarako, kode bat behar duzu, zure ikastetxean emango dizutena. Kodea daukazunean, sartu hemen eta bete jarraibideak.
  • Dagoeneko SARBIDEAn erregistratuta bazaude eta erabiltzailea eta gakoa badituzu, SARBIDEA aplikazioan sartu ahal izango zara matrikula egiteko.

Matrikula ordaindu beharko duzu behin betikoa izan dadin, eta probara aurkezteko beharrezko frogagiria lortu ahal izango duzu.

 

ADI! Ezohiko matrikula egiteko aukeratu SARBIDEAN deialdi egokia.

B.- ​​​​Aurreko urteetako ikasleentzat eta USEren nota hobetu nahi dutenentzat:

  • 2022ko maiatzaren 18ik 27ra bitartean zabalik egongo da unibertsitatean sartzeko probaren matrikula (ohiko deialdia), nota hobetu nahi duten ikasleentzako, edo, aurreko urteetan batxilergoa amaitu ondoren, proban parte hartu nahi dutenentzat.. Egin daiteke web gunearen bidez.
  • 2022ko ekainaren 23 eta 28a bitartean, unibertsitatean sartzeko probaren ezohiko deialdiaren matrikula zabalik egongo da.