Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzako izen ematea berrestea

Aurten EAEko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi baduzu eta Hautaprobak gainditu badituzu, izena emateko eskaria berretsi beharko duzu web orri honetan 2017ko ekainaren 19tik 23ra ohiko deialdian eta uztailaren 17tik 21era ezohiko deialdian, ilaretan itxaroten egon barik. Badakizu zein GARRANTZITSUA den: eskaria berresten ez baduzu, unibertsitateak bertan behera utziko du bestelako tramiterik gabe. Prestakuntza ziklo bat gainditu baduzu eta zure ikastetxeak notak bidali badizkigu, dagoeneko berretsita duzu unibertsitaterako eskaria.

Era berean, orri honetan bertan modua duzu aukeratu dituzun ikasketak aldatzeko edo beste ordena batean jartzeko. OSO GARRANTZITSUA da eskatu dituzun ikasketen ordena. Izan ere, unibertsitateak onartuko zaitu zure sarrera-notaren eta eskatu dituzun ikasketen ordenaren arabera.

Ez ahaztu: inprimatu onarpen prozedurari eta matrikulari buruzko dokumentuak eta begiratu zein ikasketetan onartu zaitugun horretarako zehaztutako datetan.