2021-2022 ikasturterako izena ematea
Ikasleek sarrera-eskaria egingo dute web bidez eta igorri beharreko dokumentazioa igorri beharko dute tramitatzeko egutegian zehaztutako daten barruan.
Ikasle bakoitzak gehienez zortzi gradu aukeratu ahal izango ditu eta haien ordena funtsezkoa da, eta, onartze-prozedura hasi ondoren, ezingo da aldatu.
Izena-emateko datak
Batxilergoko sarbidea
Hautaprobak 2021ean egingo dituzten EAEko batxilergoko ikasleak (Hautaprobak gainditu eta gero izen ematea berretsi egin behar da) |
Otsailaren 1etik martxoaren 31ra |
Hautaprobak aurreko urteetan gainditu dituzten ikasleak | Ekainaren 17etik uztailaren 4ra |
Beste erkidego batzuetan gainditu dituzten ikasleak | |
Unibertsitaterako sarbidea ematen duten atzerriko ikasketak dituzten ikasleak (2/2006 hlo, maiatzaren 3koa) |
Goi Mailako Heziketa Zikloetatik sartzea
2020-2021 ikasturtean lanbide heziketa egin duten EAEko ikasleak | Otsailaren 1etik martxoaren 31ra |
Beste erkidego batzuetako LHko ikasleak edo aurreko urteetan LH egin duten EAEko ikasleak | ekainaren 17tik uztailaren 4ra |
25 eta 45 urtetik gorakoen sarbidea
Azterketa 2021ean egingo duten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak | ekainaren 17tik uztailaren 4ra |
Azterketa aurreko ikasturteetan gainditu duten 25 eta 45 urtetik gorako ikasleak | ekainaren 17tik uztailaren 4ra |
Beste sarbideak
Titulatuak | ekainaren 17tik uztailaren 4ra |
Lan-esperientzia | otsailaren 1etik 14ra |