Onarpen eta matrikula egiteko prozesua

Ikasleek sarrera-eskaria egingo dute web bidez eta igorri beharreko dokumentazioa igorri beharko dute tramitatzeko egutegian zehaztutako daten barruan.

Hautatutako 8 aukerak eta haien ordena funtsezkoa da, eta, onartze-prozedura hasi ondoren, ezingo da aldatu.

Onarpen prozedura ondorengoa da:

  • Ikasleak onarpen-notaren arabera ordenatzen dira eskatutako gradu bakoitzean.
  • Onarpen-zerrenda bat argitaratzen da eta zerrenda horretan ikasleari plaza bakarra esleitzen zaio gradu bakarrean.
  • Zerrenda argitaratzearekin batera, ikasleari hitzordua jartzen zaio matrikula dadin.
  • Une horretarik aurrera, ikaslearen eskaera honela geratuko da:
    • itxaron zerrendan geratuko da ikasleari esleitu zaion aukeraren aurretik jarritako aukeratan.
    • baztertuta geratuko da ondorengo aukeratatik.
  • Ikasle bat ikasketa jakin batzuetan onartu badute eta ikasleak ikasketa horiek egin nahi baditu, adierazten zaion egunean egin behar du matrikula. Ez badu matrikula egiten, plazari uko egiten diola ulertzen da. Itxaron-zerrendetatik ez dute inolaz ere kanporatuko.
  • Lehenengo matrikula-aldia bukatutakoan, hutsik dauden plazak errekuperatzen dira, itxaron-zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da.
  • Eta horrela, plaza guztiak esleitu arte.

Plazen adjudikazioa onarpen notaren arabera egiten da.

2020-2021erako onarpenaren egutegia
Onartuen argitaratzea Matrikula
 Uztailaren 15a  Uztailaren 16tik 21era
 Uztailaren 23a  Uztailaren 24a
 Uztailaren 28a  Uztailaren 29a
 Uztailaren 31  Irailaren 1 eta 2a
 Irailaren 5a  Irailaren 7a
 Irailaren 10a  Irailaren 11