Ohiko galderak 2017/2018: Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)

Zenbat balio du USEko matrikulak?

Deialdi bakoitzean:

  • 84,43 €  matrikula arrunta
  • 42,21 €  familia ugari orokorrekoa
  • 0,00 €  familia ugari berezikoa, eta bestelako kasuak

Batxilergoko ikasle guztiak matrikulatu behar dira?

Ez, bakarrik probara aurkezteko asmoa daukaten ikasleak. (Matrikula Batxilergoko behin-betiko nota grabatzean egiten da)

Sarrera probetara ez aurkeztea erabakitzen badut, zer egin behar dut?

Ikasleak azkenean erabakitzen badu azterketara ez joatea matrikula baliogabetzeko eskaria egin beharko du idatziz Sarbide Bulegoan edo Campuseko Errektoreordetzan, beti ere 2017ko ekainaren 7a baino lehen (ohiko deialdia) edo 2017ko uztailaren 5a baino lehen (ezohiko deialdia).

Zer gertatzen da azterketara ez banoa eta matrikula baliogabetzen ez badut?

Tasa ordaindu behar duzu. Azterketara ez joanagatik matrikula ez zaizu baliogabetuko.

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioko matrikula ordaindu ezean...

Unibertsitateak zorduntzat joko zaitu, eta ezin izango zara unibertsitateko zerbitzuez baliatu harik eta ordaindu arte.

Ohiko deialdian gainditzen ez badut...

Sarbide Bulegora edo campuseko errektoreordetzara joan beharko zara ezohiko deialdian matrikulatzeko, edo matrikula web orrian egin: www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso

Zergatik eman behar ditut banketxeko datuak?

Banketxeko datuak beharrezkoak dira sarrera probetako tasen ordainketa helbideratzeko.

Banketxeko daturik ematen ez badut, zelan ordain nitzake sarrera probetako tasak?

Leioako Sarbide Bulegora edo Campuseko Errektoreordetzara joan beharko zara tasak ordaintzera, honako egun hauetan joan ere:

  • 2017ko ekainaren 5an eta 6an ohiko deialdirako
  • 2017ko uztailaren 4an ezohiko deialdirako

Zenbat fase ditu Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioak?

USEk bi fase dauzka: sarbide fasea eta onarpen fasea. Sarbide fasea derrigorrezkoa da, eta onarpen fasea, berriz, borondatezkoa.

Lanbide Heziketako ikaslea naiz. USEra aurkez naiteke?

Bai, nota hobetzeko.

Nola dago egituratuta sarbide fasea?

  1. ariketa: Gaztelania eta Literatura II.
  2. ariketa: Espainiako Historia.
  3. ariketa: Atzerriko hizkuntza (alemana, frantsesa, ingelesa).
  4. ariketa: Batxilergoko 2. mailako derrigorrezko modalitateko irakasgaia.
  5. ariketa: Euskara eta Literatura II.

Nola dago egituratuta onarpen fasea?

Ikasleak, gehienez, Batxilergoko 2. mailako hautazko enborreko 4 irakasgairen azterketa egin dezake (betiere sarbide faseko modalitatekoak ez direnak). Irakasgai horiek egin nahi diren ikasketekin lotuta egongo dira.

Zertarako balio du onarpen fasera aurkezteak?

Onarpen-nota igotzeko.

Zenbat denbora dut azterketak egiteko?

Azterketa bakoitzak bi aukera ditu, horietatik bat aukeratu behar da. Bakoitza egiteko 1:30 ordu izango duzu, eta azterketen arteko tartea 45 minutukoa izango da.

Zer gertatzen da bi azterketa ordu berean badauzkat?

Bi horiek bata bestearen ostean egingo dituzu, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Dena dela, zure egoeraren berri eman beharko diozu epaimahaiari.

Nola kalifikatzen dira sarbide faseko azterketak?

0tik 10era kalifikatzen dira, bi dezimalekin. Sarbide fasea azterketa guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da.

Nola kalifikatzen dira onarpen faseko azterketak?

Irakasgaiak 0tik 10era kalifikatzen dira, bi dezimalekin. Irakasgaia gainditzeko, 5 edo gehiago atera beharko da.

Gainditu ezean, ezin daiteke kontuan hartu onarpen notarako.

Noiz ematen da unibertsitatera sartzeko ebaluazioa gainditutzat?

Batxilergoko batez besteko notaren %60aren eta sarbide faseko kalifikazioaren %40aren batez besteko haztatua 5 edo gehiago denean. Sarbide fasean, gutxienez, 4 puntu lortu behar dira.

Zer gertatzen da unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren sarbide fasea gainditzen ez badut?

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren sarbide fasea gainditzen ez baduzu, ezin izango zara sartu bide horretatik graduko ikasketetara.

Onarpen fasean irakasgairen bat gainditzen badut, balio al dit nota horrek sarbide fasea gainditzen dudanerako?

Ez. Onarpen faseko ariketak gainditzeak bakarrik izango du ondoriorik baldin eta sarbide fasea deialdi berean edo aurrekoetan gainditzen baduzu.

Nota igotzeko onarpen faseko irakasgai guztiek balio al didate?

Ez. Egin nahi duzun graduari dagokion jakintza arloko irakasgaiak hartuko dira kontuan.

Unibertsitatera sartzeko ebaluazioan, zenbat deialdi egiten dira urtean eta zenbat aldiz aurkez naiteke azterketara?

Bi deialdi: ekainean eta uztailean.

Ikasleak hainbat deialditara aurkeztu ahalko dira, sarbide faseko kalifikazioa hobetzeko eta/edo onarpen faseko edozein irakasgaiko kalifikazioa hobetzeko. Kalifikazio altuena hartuko da kontuan.

Noiz arteko balioa dute unibertsitatera sartzeko ebaluazioko notek?

Sarbide faseak mugagabeko balioa dauka, ez da iraungitzen. Onarpen fasekoak bi ikasturterako balio du, sarrera proba gainditzen duzunetik hasita.

Unibertsitatera sartzeko probaebaluazioa egin dut, baina sarrera nota hobetu nahi nuke. Zer egin dezaket?

Berriro egin beharko duzu ebaluazioko sarbide fasea edo, bestela, onarpen fasea baino ez, hobetu nahi dituzun irakasgaietarako, kontuan izanda ezarritako parametroak eta egin nahi duzun gradua.

Ez banago ados kalifikazioarekin, zer egin dezaket?

Epaimahaiari ariketen berrikustea eskatu ahal diozu.

Berrikustea egiteko epea

3 egun baliodunekoa izango da, kalifikazioa argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Azterketa zuzenduta ikusteko eskubidea dut?

Zuzenketa edo berrikuste prozesu osoa amaitu ondoren, ikasleak eskubidea izango du zuzendutako azterketa ikusteko (horretarako aurrez eskaera eginda).

Noiz eskatu ahal izango dut azterketa ikustea?

  • Ohiko deialdia: 2017ko ekainaren 29 eta 30ean
  • Ezohiko deialdia: 2017ko uztailaren 28an

 

Unibertsitateko ikasketak egiteko onarpen nota

  • Onarpen-nota (GON)= 0,6*BK + 0,4*SFK + C1*M1 + C2*M2 + C3*M3
    • BK = batxilergoko kalifikazioa
    • SFK = sarbide faseko kalifikazioa
    • C1, C2, C3 = haztapen koefizienteak
    • M1, M2, M3 = gainditutako irakasgaien kalifikazioak, UPV/EHUk bere ikasketetan onartua izateko ezarritako irizpideei jarraituz

Beste unibertsitate batean onartu naute, eta espedientea lekuz aldatu behar dudala esan didate. Zer egin behar dut?

Sarbide Bulegora edo campuseko errektoreordetzaren batera joan eta ondoko agiriak aurkeztu:

  • Beste unibertsitateko onarpen gutuna edo matrikularen ordainagiria.
  • Ordaindu beharreko tasen ordainagiria (tasak murrizteko eskubidea baduzu, egiaztagiri eguneratua).
  • Ordaindu beharreko tasen ordainagiria.

Batxilergoko ikastetxe batean ez banago matrikulatuta, non egin behar dut unibertsitatera sartzeko ebaluazioko matrikula?

Bulego hauetako batean:

  • Arabako Errektoreordetza: Izardui komandantea, 2 - Gasteiz
  • Gipuzkoako Errektoreordetza: Ignacio M. Barriola eraikina - Elhuyar plaza, 1 - Donostia
  • Sarbide Bulegoa: Ikasgelategia I, beheko solairua - Leioa
  • Larrako Etxea - Lehendakari Agirre etorb., 83 - Bilbo

Edo aurreko deialdietan aurkeztu bazara, gure web gunean: www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso

  • Ohiko deialdia: 2017ko maiatzaren 29an eta 30ean
  • Ezohiko deialdia: 2017ko ekainaren 26an

Non eta noiz izaten da unibertsitatera sartzeko ebaluazioa Batxilergoko ikasleentzat?

Urtean bi deialdi egiten dira: ohikoa, ekainean, eta ezohikoa, uztailean. Azterketak hiru egunean zehar egiten dira unibertsitatean. Azterketen aurreko asteburuan unibertsitateko web orrian arqitaratzen da ikastetxe bakoitzeko ikasleek non egingo duten.

Nola egin behar da unibertsitatera sartzeko ebaluazioko matrikula?

Institutu edo ikastetxean bertan egiten da, Batxilergoa behin gainditu ondoren. Azterketa egiteko tasa batzuk ordaindu behar dira. Batxilergoa aurreko urteetan gainditu baduzu, begiratu web orrian.

Zenbat aldiz aurkez naiteke sarrera probetara?

Nahi beste aldiz. Ez dago mugarik. Sarrera proba behin gaindituta ere, gura adina aldiz aurkez zaitezke nota hobetzeko.

Ekainean egin ditut probak. Berriz ere aurkez ninteke uztailean?

Jakina, baina gogoratu berriro matrikulatu behar zarela eta berriro ordaindu behar dituzula tasak. Matrikulak deialdi bakarrerako eskubidea ematen du.

Berriz aurkezten banaiz eta nota txarragoa ateratzen badut, zer gertatzen da?

Notarik onena gordeko dizugu beti.

Non ikus nezake sarrera probetako nota?

Interneten (www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso), NAN zenbakia eta jaiotze data sartuta. Azkenik, kalifizakio txartela Batxilergoa egin duzun ikastetxean jaso behar duzu.

Sarrera probako notarekin ados ez banago, zer egin nezake?

Hautaprobetako notak argitaratu ondoren hiru egun besterik ez duzu berrikusteko eskaria egiteko, dagokizun epaimahaian.

Zelan gainditzen da sarrera proba?

Proba gainditzeko beharrezkoa da 5 puntu edo gehiago lortzea Batxilergoko batez besteko notaren %60a eta Hautaprobetako sarbide faseko bost ariketetan lortutako puntuen batez bestekoaren %40a batu ondoren, baina sarbide faseko ariketa horietan lortutako batez bestekoa gutxienez 4 puntu izan behar da.