Tasak

2017/2018 ikasturteko prezio publikoak  2017ko ekainaren 30eko EHAAn argitaratu dira. 2017ko ekainaren 20ko aginduak arautzen ditu prezio horiek. 

  • Unibertsitatera sartzeko gaitsun-probak:
    • Arrunta: 84,43 €
    • Familia ugari orokorra: 42,21 €

% 33ko edo gehiagoko elbarritasun maila duten ikasleek (eskumena duen organoak hala adierazita) tasak ordaintzetik erabat salbuesteko eskubidea izango dute.

Ikasleen familietan (hau da, gurasoak, anaia-arrebak eta familia horiek legez hartu dituztenak) % 65eko ego gehiagoko elbarritasun maila duen kideren bat baldin badago, ikasleek tasak ordaintzetik erabat salbuesteko eskubidea izango dute.

Terrorismoaren biktimek eta haien senideek ez dute inolako ordainketa publikorik egin beharrik izango Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-maila guztietako ikastetxe publikoetan.

Genero indarkeria  biktima batek eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek aipatutako aginduan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.

Ikasleek, baldin eta familia ugari bateko kideak badira, agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute. «Familia ugaria» kontzeptua Familia ugariak
babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2. artikuluan jasota dago, baita Gizarte Segurantzaren alorreko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legean ere, familia ugariaren kontzeptu
berriari buruzko hamahirugarren xedapen gehigarrian, hain zuzen ere.