Unibertsitatera sartzeko proben ordutegia - 2022 urtea

Ohiko deialdia: ekainaren 8, 9 eta 10ean Ezohiko deialdia: uztailaren 6, 7 eta 8an

Ordutegia (behin-behinekoa)

  ASTEARTEA   ASTEAZKENA OSTEGUNA
Probaren ordutegia
08:30 - 09:15 Aurkezpena      
09:15 - 10:45
  • Euskara eta Literatura II
09:00 - 10:30
  • Gaztelania eta Literatura II
  • Atzerriko Hizkuntza II (Ingelesa)
10:45 - 11:30 Atsedenaldia 10:30 - 11:15    
11:30 - 13:00
  • Espainako Historia
11:15 - 12:45
  • Matematika II
  • Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II
  • Artearen Oinarriak II
  • Fisika
  • Filosofiaren Historia
  • Atzerriko Hizkuntza II (Alemana, Frantsesa)
13:00 - 14:30 Atsedenaldia 12:45 - 13:30    
14:30 - 16:00
  • Kimika
  • Latina II
  • Diseinua
13:30 - 15:00
  • Biologia
  • Artearen Historia
  • Grekoa II
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Geografia
  • Arte Eszenikoak
16:00 - 16:45 Atsedenaldia      
16:45 - 18:15
  • Enpresaren Ekonomia
  • Ikus-entzunezko Kultura II
  • Geologia
     

AURKEZPENA

Euskara eta Literatura II azterketa egiten duten ikasle guztiak joango dira aurkezpenera. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Aurkezpenean ebaluazioa egiteko azalpenak emango dira, eta kodeen orria emango zaie ikasleei. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari.  Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

 

Gainontzeko ikasleak epaimahaiaren aurrera joan beharko dira kodeen orria hartzeko lehen proba baino 15 minutu lehenago. NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, eta matrikularen gordekina. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko. Begiratu beharko dute ea matrikulako datuak ondo dauden (izena, NAN zk., ikastetxea, zein gairen azterketa egingo duten…). Akatsik egonez gero, lehen atsedenaldian esan beharko diote epaimahaiari. Ez da aldaketarik onartuko matrikulako eta kodeen orriko informazioa bera denean.

BI GAI EDO GEHIAGOREN AZTERKETA ORDU BEREAN DUTEN IKASLEAK

Inork bi azterketa ordu berean izanez gero, ikasleak horren berri eman beharko dio epaimahaiari. Probak  bata bestearen ostean egingo dituzte, ikasgelatik irten gabe, epaimahai berarekin eta dagokien egunean. Azterketa biak bigarren orduan badira, lehenengo orduko azterketak hasi baino 15 minutu lehenago bertaratuko dira.

 

MARRAZKETA TEKNIKOA II

Marrazketa Teknikoa II-ko azterketa egiteko, ikasleek behar duten materiala ekarri beharko dute: arkatza, eskuaira, kartaboia eta konpasa.

MUGIKORRAK EDOTA GAILU ELEKTRONIKOAK

Mugikorrak eta gailu elektroniko guztiak itzali egin behar dira azterketa gelan sartu baino lehen.