Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2020

Epaimahaiak: Ezohiko deialdia

Aurten USE egoitza gehiagotan egingo denez, ikasle guztiek esleitutako epaimahaia eta honen egoitza egiaztatzea gomendagarria da, hala nola epaimahai bakoitzaren egoitzarako sarrerari buruzko informazioa kontsultatzea.

 

 

Azterketen egoitzetara sartzeari buruzko informazio garrantzitsua

Ikasleek NAN edo beste identifikazio agiri baliagarri bat eraman beharko dute, bai eta matrikularen gordekina ere. Matrikulatuta ez daudenei ez zaie azterketa gelan sartzen utziko.

Unibertsitate aurreko ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten ikasleek ondoko epaimahaietan egingo dute azterketa:

Araba 5. epaimahaia
Bizkaia

2. epaimahaia

Gipuzkoa 3. epaimahaia

Ikasleak deituta daude astelehenean (aurkezpenerako jarraibideak ikusi) kodeen orria hartu eta beharrezko jarraibideak jasotzeko. Aurkezpen honetara Euskara eta Literatura IIra aurkezten direnak baino ez dira etorriko. Beste guztiak epaimahaiarengana joan beharko dira lehenengo azterketa egin baino 15 minutu lehenago kodeen orria hartu eta beharrezko argibideak jasotzeko.

Ikasleek kode orriko datuak zuzenak direla egiaztatu behar dute. Daturen bat gaizki badago, epaimahaiari jakinarazi behar diote astelehen goizean bertan.

Ikasleren bati suertatzen bazaio bi azterketa ordu berean izatea, harremanetan jarri beharko da bere epaimahaiko buruarekin.

Marrazketa Tekniko II-ko azterketa egin behar dutenek beharrezko tresnak eraman beharko dituzte: konpasa, erregela, eskuaira, kartaboia, …

Gailu elektroniko guztiak(mugikorrak, smartwachak eta abar) itzalita eta gordeta egon behar dira ikaslearen gainontzeko gauzekin batera, inoiz mahai gainean (kalkulagailua erabili ahal izango da horretarako baimenik emanez gero).

 

Aurkezpenerako jarraibideak

Behin 2020ko USEko ezohiko deialdiko Ikasleen esleipena eginda epaimahaietan, jarraitu beharreko argibideak honako hauek izango dira:

Bizkaiko Campusa

Epaimahaia1: Bilboko Ingeniaritza Eskola, I Eraikina(G Blokea, sarerra Luis Briñas kaletik)

Astelehena, uztailaren 20a:

  • 9:00etan: Atik Gra
  • 9:20etan: Htik Ñra
  • 9:40etan: Otik Zra
Epaimahaia 2: Bilboko Ingeniaritza Eskola, II Eraikina (I Blokea, sarerra Rafael Moreno kaletik)

Astelehena, uztailaren 20a:

  • 9:00etan: Atik Gra
  • 9:20etan: Htik Ñra
  • 9:40etan: Otik Zra

Gipuzkoako Campusa

Epaimahaia 3: Ignacio Mª Barriola ikasletegia, atzeko sarrera kafetegitik

Astelehena, uztailaren 20a:

  • 9:00etan: Atik Gra
  • 9:20etan: Htik Ñra
  • 9:40etan: Otik Zra
Epaimahaia 4: Ignacio Mª Barriola ikasletegia, sarrera nagusia

Astelehena, uztailaren 20a:

  • 9:00etan: Atik Gra
  • 9:20etan: Htik Ñra
  • 9:40etan: Otik Zra

Arabako Campusa

Epaimahaia 5: Elurreta Ikasletegia, Nieves Cano kalea, 13

Astelehena, uztailaren 20a:

  • 9:00etan: Atik Gra
  • 9:20etan: Htik Ñra
  • 9:40etan: Otik Zra