Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2021: Ohiko deialdia

Noten txartelak

Sinadura digitala daukan USEko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, webgunearen bidez eskura dezakezu.

Horretarako, ekainaren 21etik aurreraUSEko emaitzetan sartu beharko zara, eta noten txartela zure helbide elektronikora bidaltzeko eskatu.

Gogoan izan honako hauek:

  • Noten txartela behin‑behinekoa izango da ekainaren 28ra arte, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu,
  • Noten txartela behin betikoa izango da:
    • Ekainaren 21etik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
    • Ekainaren 28tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.