Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2022: Ezohiko deialdia

USEko emaitzak

USEko emaitzak ikusgai egongo dira uztailaren 13an, 12:00etatik aurrera

Kalifikazioen kontsulta honetatik, sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu, eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara, USEko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.

  • Espedientea lekualdatzeko eskaera: uztailaren 13tik aurrera

Emaitzen txartelak

Sinadura digitala daukan USEko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, SARBIDEAren bidez eskura dezakezu.

Horretarako, uztailaren 19tik aurrera, SARBIDEAn sartu beharko zara, eta noten txartela lortu.

Gogoan izan honako hauek:

  • Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu. Uztailaren 23tik aurrera, berrikuspenaren prozezuaren epea amaitu ondoren, behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
  • Noten txartela behin betikoa izango da:
    • Uztailaren 19tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
    • Uztailaren 22tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.

Azterketen berrikusketaren eskaera

EPEA: uztailaren 14tik uztailaren 18ra (14:30ak arte)
  • Azterketak berrikusteko eskaera SARBIDEAren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
  • Eskaera aurkezteko epea hauxe izango da: uztailaren 14tik uztailaren 18ra (14:30ak arte).

Azterketa ikusteko eskaera

EPEA: uztailak 26 eta 27
  • USEko ezohiko deialdiko azterketak ikusteko eskaera SARBIDEA aplikazioaren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
  • Eskaera bidaltzeko epea uztailaren 26a eta 27a izango da.
  • Ikasleari azterketa posta elektronikoz bidaliko zaio uztailaren 28 eta irailaren 8 artean.