Unibertsitatera sartzeko ebaluazioa 2022: Ohiko deialdia

USEko emaitzak

USEko emaitzak webgunean argitaratuko dira ekainaren 16an, 13:30ean, aurreikusitakoa baino beranduago. Barkatu eragozpenak.

Kalifikazioen kontsulta honetatik, sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu, eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara, USEko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.

  • Espedientea lekualdatzeko eskaera: ekainaren 17tik aurrera

Emaitzen txartelak

Sinadura digitala daukan USEko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, SARBIDEAren bidez eskura dezakezu.

Horretarako, ekainaren 22tik aurrera, SARBIDEAn sartu beharko zara, eta noten txartela lortu.

Gogoan izan honako hauek:

  • Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu. Ekainaren 28tik aurrera, berrikuspena eskatzeko epea amaitu ondoren, behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
  • Noten txartela behin betikoa izango da:

    • Ekainaren 22tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.

    • Ekainaren 28tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.

Azterketen berrikusketaren eskaera

EPEA: ekainaren 17tik ekainaren 21era (14:30ak arte)
  • Azterketak berrikusteko eskaera SARBIDEAren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).

  • Eskaera aurkezteko epea hauxe izango da: ekainaren 17tik ekainaren 21era (14:30ak arte).

Azterketa ikusteko eskaera

EPEA: ekainak 29 eta 30
  • USEko ohiko deialdiko azterketak ikusteko eskaera SARBIDEA aplikazioaren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).

  • Eskaera bidaltzeko epea ekaiaren 29a eta 30a izango da.

  • Ikasleari azterketa posta elektronikoz bidaliko zaio uztailaren 1 eta 12 artean.