HOME

Ebaluazio Zerbitzua

Irudia

                 

Nabarmenduak

Albisteak

Lehenengo euskal unibertsitatea da lorpen honetan

Unibasqek eta ANECAk egiaztatu dute Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Docentiaz programa

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/04

Irudia

Zortzi deialdiren ostean, 2010. urtean ezarri baitzen lehendabizikoz eta jada irakasleen % 40a ebaluatuta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Docentiaz programa lehendabizikoa izan da, euskal unibertsitate sistemaren barruan, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak eta ANECA Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak ziurtatzen.

Docentiaz, UPV/EHUko irakasleen irakaskuntza jarduna ebaluatzeko programa, irakasleek egindako lana birbaloratzean datza, jardun hori baita irakaskuntza-ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoaren (IKD) muin eta ardatz, hainbat iturritatik abiatuta (irakasleak, arduradun akademikoak, ikasleak, erakundearen beraren datu baseak) eraikitako irakaskuntza jardunaren ikusmolde integrala bitarte delarik.

UPV/EHUko irakasleek badute, programa honi esker, informazio fidagarria eta erkatua eskaintzen duen ebaluazio prozedura, irakaskuntza jardunbide egokiak aintzat hartzen dituena. Honez gainera, programak sustatzen du unibertsitateko irakasleen karrera eta laguntzen du Euskal Herriko Unibertsitate publikoaren (UPV/EHU) titulazio eta ikastegien egiaztapenak lortzen eta mantentzen.